Hemen zaude: JardunaldiakBIOTERRA 2011: Gidatze ekonomikoaz Ikastaroak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

BIOTERRA 2011: Gidatze ekonomikoaz Ikastaroak

Data: 2011/03/06
Tokia: FICOBA, IRUN
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Energiaren Euskal Erakundeak automobilak modu merkean gidatzeari buruzko doako ikastaroak antolatzen ditu. Ikastaro hauek B1 motako gidabaimena (autoak) duten pertsonentzat eta automobila gidatzeko kultura berri baten jabe egin nahi duten guztientzat dira. Gidatzeko oinarrizko teknika erraz hauez baliatuta, energia aurreztuko da, automobilean erregaiaren kontsumoa gutxitzeari esker. Gainera, zeure segurtasuna zein airearen kalitatea hobetuko da, CO2-aren emisio kutsatzaileak, besteak beste, gutxitzea baitakar.

Egitaraua:

Egunak eta ordutegiak :
ekainaren 3an, ostirala 16:00etatik  20:00etara
ekainaren 4an, larunbata 10:30etik  14:30era
  ekainaren 5an, igandea:  10:30etik - 14:30era



Ikastaroak 4 ordu irauten du, eta honako jarduera teoriko eta praktiko hauek ditu:

1. Eskola praktikoa.
Ikasleak aldez aurretik zehaztutako ibilbide batetik ibiltzen dira, eta erregaiaren kontsumoa eta batez besteko abiadura neurtzen da.

2. Eskola teorikoa
Gidatze ekonomikoaren nondik norakoa jorratzen da, ikasle bakoitzari ematen zaion eskuliburuan azaldutakoa.

3. Eskola praktikoa.
Gidatze ekonomikoaren ezaugarriak ezagututa, ikasleek lehengo ibilbide bera egiten dute berriro, eta erregaiaren kontsumoa eta batez besteko abiadura neurtzen da.

4. Azken ondorioak.

Bi ibilbideen arteko emaitzen konparaketa, eta erregaiaren eta duruaren aurrezpenaren kuantifikazioa; baita saihesten diren CO2-aren emisioak ere.