Hemen zaude: JardunaldiakEVO aurrezpen neurketarako eta ziurtapenerako egiaztapen ikastaroa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

EVO aurrezpen neurketarako eta ziurtapenerako egiaztapen ikastaroa

jornada

Data: 2014/11/10
Tokia: EEE, Bizkaia plaza eraikina. Urkixo zumarkalea 36, Bilbo.
Prezioa: 1531 €

Aurkezpena:

EnergyLab-ek, EVO, AEE eta Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, EVO europar ikastaroa eta CMVP azterketa antolatzen dituzte. Bilbon izango dira azaroaren 10etik 12ra.

Hartzaileak:

Enpresa gerente zein teknikari adituak energia aurrezpenak zehaztean interesatuak- Energia zerbitzuen enpresetako profesionalak- Ingeniaritza enpresetako profesionalak- Energia kontsumitzen duten enpresetako profesionalak zeinak hobekuntza neurri propioak ezarri ondoren, lortutako aurrezpena neurtu nahi dutenak- Energia eraginkortasunean adituak - Edozein motako erakundetan energia eraginkortasuneko programak diseinatzen eta kudeatzen dituzten adituak- Energia zerbitzuetarako enpresei dirua uzten dieten agente finantzaieroak - Arkitektoak eta sustatzaileak.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:

Neurketa eta Egiaztatze planen eskaera egunez egun hazten ari da. Energia eraginkortasuneko egitasmoei esker lortutako aurrezpenen neurketa eta egiaztatze fidagarri bat egitea geroz eta eskatuagoa da, izan ere, neurketa hau ezinbestekoa baita plangintza horren ezarpenaren helburuak bete diren ala ez jakiteko. Energia eraginkortasuneko ekintza oker batek ez ditu behar bezalako emaitzak emango. Ondorioz, aurrezpen hori neurtu eta egiaztatu behar da, are gehiago, aurrezpen hori denboran zehar mantentzen dela egiaztatu behar da. Izan ere, ekintza horrek denboran zehar epe jakin batean mantenduko den aurrezpen bat beharko du amortizatu ahal izateko.
International Performance Measurement & Verification Protocol (IPMVP), ipar amerikako EVO irabazi-asmorik gabeko elkarteak, nazioartean liderra da protokolo estandarrak zehazten, eraginkortasunaren neurketan eta egiaztatzean, hain zuzen ere. EnergyLab, EVOren ordezkari bakarra Espainian, CMVP ziurtagiria lortzeko ikastaroak eta azterketak antolatzen ditu.

Ikastaroa Energiren Euskal Erakundearen egoitzan egingo da, ekitaldi aretoan. Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua. Bizkaia plaza eraikina. 48011, Bilbo.

Izen-emate epearen amaiera: 2014ko azaroaren 5a.


Izen-emateko orria  EnergyLab webgunean dago


EGITARAUA

Azaroak 10, astelehena
09:00 Harrera

09:30 Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak
11:00 Atsedenaldia
11:30 Adibide laburrak

13:00 Bazkaria
14:30 Adibide laburrak eta neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa.
16:15 Atsedenaldia

16:30 Neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa
18:15 Saioaren amaiera
 
Azaroak 11, asteartea
09:00 Neurketa eta egiaztatzearen planifikazioa
11.00 Atsedenaldia
11:30 Funtsezko gaiak

13:00 Bazkaria
14:30 Gai zehatzak: futsezko gaiak eta bakandutako egiaztatzearen aukerak.
16:15 Atsedenaldia
16:30 Gai zehatzak: bakandutako egiaztatzearen aukerak eta C aukera.
18:15 Saioaren amaiera
 
Azaroak 12, asteazkena
09:00 Gai zehatzak: D aukera eta  elkarren segidako neurketa aldiak
11.00 Atsedenaldia

11:30 Adibide gehiago eta laburpena

12:30 Formakuntzaren ebaluazioa
13:00 Bazkaria
14:00 Azterketa – Arauen irakurketa eta materialaren banatzea
14:30 Azterketa – Azterketaren hasiera (4 ordu)

18:30 Ikastaroaren amaiera