Hemen zaude: JardunaldiakBerrikuntza energia-alorrean.
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berrikuntza energia-alorrean.

Data: 2008/04/04
Tokia: Palacio Euskalduna Bilbao.
Prezioa: Dohainik

Jardunaldiaren txostenak:

Fitxategia: Txostenak:
EL PLAN ESTRATÉGICO EUROPEO DE TECNOLOGÍAS ENERGÉTICAS (SET PLAN).
D. Gonzalo Molina. Profesor UPV. Ex-Jefe de Unidad de Innovación y Desarrollo Tecnológico. DG TREN-Comisión Europea.
EIFN. RED DE FINANCIACIÓN DE PROYECTOS INNOVADORES EN EL SECTOR ENERGÉTICO.
D. Enrique Doheijo. Senior Manager. Deloitte.
LA PROMOCIÓN DE LA INNOVACIÓN A TRAVÉS DE LOS CLÚSTERES.
D. Bernhard Puttinger. EcoWorld Styria (Austria).
RESULTADOS DE CENCE. CONECTANDO LOS CLUSTERS EUROPEOS DE ENERGÍA.
D. Iñaki Gorriño. Asesor Tecnológico. Cluster de Energía del País Vasco
INVERTIR EN INNOVACIÓN EN EL SECTOR ENERGÉTICO: RIESGO Y BARRERAS.
D. Serge Galant. Chief Executive Officer. TECNOFI .
EL PROGRAMA EUROPE INNOVA.
D. Reinhard Büscher. Innovation Policy development. DG Enterprise, European Commission.

Aurkezpena:

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE), Labein-Tecnaliarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrarekin batera, Berrikuntza energia-alorrean. Klusterren arteko lankidetza eta energia-berrikuntza finantzatzeko tresnak izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldian, besteak beste, energia-alorrean berrikuntza sustatzea xedea duen Europar Batzordearen Europe Innova deritzon programa aurkeztuko da. Horren harira, programa horren bi egitasmo nagusien (EIFN eta CENCE) emaitzak azalduko dira. EEE/EVE partaide den EIFN egitasmoak honako helburu nagusi hauek ditu: energia-alorrean proiektu berritzaileak garatzeari begira, enpresa eta erakundeak sarbidea errazteko sarea eratzea; finantza inbestitzaileen eta berrikuntzari lotutako jarduerak egiten dituzten eragileen arteko lankidetza sustatzea; eta proiektuak finantzatzeko erraztasunak lortze aldera, enpresa eta erakunde berritzaileei lanabesak eta metodologia egokia ematea. CENCE egitasmoari dagokionez, Labein-Tecnalia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra partaide dituena, lankidetza-plataforma eratu nahi duen sare bat da, eta Europako energia klusterren arteko elkarlanaren sustapena erraztea du helburu. Hori lortzeko, diren sinergien ustiapenaz, know-how trukaketaz eta praktika onen transferentziaz baliatzen da. Europar Batzordearen ekimena den Europe Innova programa I+ G arloko Esparru Programaren barruan dago, eta haren helburu nagusiak dira berrikuntza-alorrean diharduten merkatu-eragile garrantzitsuenei informazioa ematea, laguntzea, mugiaraztea eta sarean lan eragitea. Arlo bakoitzari begirako ikuspegia duen Europe Innova programa alor zehatzetan berrikuntza bultzatzeko oztopoak identifikatu eta aztertzeko diseinatuta dago.

Egitaraua: