Hemen zaude: JardunaldiakWaveplam Workshop Jardunaldia (ICOE 2010)
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Waveplam Workshop Jardunaldia (ICOE 2010)

Data: 2010/10/05
Tokia: BEC Bilbao Exhibition Centre
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

"Wave Energy in the European RES-e Market. The Waveplam Project Results" jardunaldia egingo da 2010eko urriaren 5ean, Barakaldoko BECen, eta Euskal Energia Erakundeak antolatutako ekintza paraleloen barruan, ICOE 2010 Bilbao Itsas Energiari buruzko Nazioarteko Konferentzia eta Erakusketaren harira.

Egitaraua:

Egitaraua
Oharra: Hitzaldi guztietan aldi bereko itzulpen zerbitzua izango da

Izen emateko epea amaitu da
 


 08:30  Erregistroa
 09:00  Jardunaldiaren hasiera
Xabier Garmendia. Eusko jarularitzako, Industria eta Energia Sailordetza
 09:15  Olatuen energia maila komertzialera heltzeko gainditu beharreko oztopo ez teknologikoak.
 Santiago Torre Enciso, Energiaren Euskal Erakundea.
 09:45  Kokalekuak hautatzeko metodologia
 Laura Zubiate, Robotiker-TECNALIA
 10:15  Galderak
 10:30  Etenaldia-kafea
 11:00  Olatuen errekurtsoaren ikerketa eta kokalekuen ebaluaketa ekonomikoa Europako sei herrialdetan.
 Gordon Dalton, UCC (Irlanda)
 11:30  Waveplam proiektuaren helburuen inguruko hausnarketa: olatuen energiaren merkatu berri baten ateetan al gara?
 Frank Neumann, Wave Energy Centre (Portugal)
 12:00  Galderak eta eztabaida
 12:30  Networking
 Itsasoaren erabiltzaileak diren publikoekin interakzioa.
 Horren barne, Sopelanako hondartzara joan, luncha eta networking-a surflariekin.
 16:30  Jardunaldia amaitu eta itzultzea BECera
Waveplam workshop Jardunaldia


Networkingen inguruko informazio gehigarria (12:30 orduak)

Waveplam mintegiari lotutako jarduera osagarri honen barruan honako ekintza hauek egingo dira: Sopelako hondartzara autobusez joatea; bertan jardunaldiari dagokion bazkaria zerbitzatzea eta itsasoaren beste erabiltzaile batzuengana, surflariengana, jotzeko aukera izango da.

Surflariek ere interes handia dute itsas baliabidean, haientzat garrantzi handikoa baita itsasoan egiten diren jarduerak. Horrekin batera, energia berriztagarriak, adibidez, itsas energia, sustatzeari begira, zenbait erakunderen aldetik egiten ari diren ahalegina ere interes handiz ikusten dute surflariek. Izan ere, gure kostalde eta itsasoen egoeran eragin handia izan dezakeen klima aldaketari aurre egiteko edo eragina gutxitzeko funtsezkoa da. 

Aurreikusitako jardueren artean, surfean aritzeko aukera dago, inoiz aritu gabekoentzat ere. Horretarako, irakasle edo begiraleekin batera,  aldagelak, jantzi bereziak, taulak eta abar izango dira. Izena ematen den hurrenkeraren edo ordenaren arabera onartuko dira inskripzioak.



ICOE 2010 Kongresuari buruzko informazioa