Hemen zaude: JardunaldiakJardunaldi informatiboa: Helmuga 2020
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Jardunaldi informatiboa: Helmuga 2020

jornada

Data: 2014/01/17
Tokia: Bilboko Alondegia. Auditoriuma
Prezioa: Dohainik

Jardunaldiaren txostenak:

Fitxategia: Txostenak:
Eficiencia Energética - Reto Energía - Bilbao.pptx.pdf
Virginia Vivanco Cohn. IDAE
HORIZONTE 2020 Reglas de participación_JRL.pptx.pdf
Joserra López. Ente Vasco de la Energía.
LCE-SCC EVE 17.1.14.pdf
Maria Luisa Revilla. Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial (CDTI)
Resultados IEE 2013 - Bilbao.pptx.pdf
Virginia Vivanco Cohn. IDAE

Aurkezpena:

Europar Batasunaren RETO ENERGÍA, HORIZON 2020 izeneko programak 5.931 milioi euroko aurrekontua du zapi urteko epealdirako (2014-2020), eta aurreko 7. Esparru Programaren ekintza edo jarduera tradizionalak zein Europarentzako Energia Adimendun Programan jasotako esperientzien inguruko jarduerak barnebiltzen ditu. Hala, programaren helburuak hauexek dira: energiaren alorreko teknologiak eta zerbitzuak zabaldu eta abian jartzea, berrikuntza soziala sustatzea, oztopo ez teknologikoak gainditzea, arauak bultzatzea eta energia politika europarraren inplementazioa azkartzea.

Hartzaileak:

2014-2015 epealdiko RETO ENERGÍA Programaren lehen deialdiari lotutako aspektu teknikoez funtsezko informazioa jaso nahi duten enpresetako arduradunentzat da jardunaldi informatibo hau. Era berean, HORIZONTE 2020 Programaren berrikuntzak ezagutu nahi dituztenentzat.

Deskribapena:

RETO ENERGÍA Programak honako hiru alor nagusi hauek hartzen ditu: Energia Eraginkortasuna, Karbono Gutxiko Energia Lehiakorra eta Hiri eta Erkidego Adimendunak. Horretaz gain, baditu beste bi azpialor edo tresna gehigarri ere; alde batetik, enpresa txiki eta ertainentzat propio eratutako lanabes berria; eta bestetik, berrikuntza proiektu pilotuei zuzendutakoa (“Fast track to innovation topic”). Azpialor horiek berrikuntzaren ziklo osoa barnebiltzen dute: ideiaren kontzepziotik ikerketa aplikatura eta merkaturatu aurreko erakustaldia. Horrekin batera, teknologia berriak merkatuan sartzea errazten duten neurriak ere aurreikusten dira. Gainera, RETO ENERGÍA Programak beste arlo garrantzitsu batzuekin sinergiak sustatzen ditu, hala nola garraioarekin, informazio eta komunikazio teknologiekin, lankidetza publiko-pribatuekin eta prozesu industrial iraunkorrekin.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:


JARDUNALDIAREN EGITARAUA
9:30 Izen ematea
10:00 Jardunaldiaren hasiera
10:15 Helmuga 2020, Energia erronka soziala lan programa
Moderatzailea: Guillermo Basañez-Unanue. Azterlan eta Planifikazio Saila. Energiaren Euskal Erakundea Guillermo Basañez-Unanue.
2014-2015eko lan programaren berrikuntzak: Parte hartzeko arauak, lanabes motak, finantzaketa
José Ramón López. Azterlan eta Planifikazio Saila. Energiaren Euskal Erakundea
10:45 Lan programa - Alorra: Energia eraginkortasuna.
Virginia Vivanco. Punto Nacional de Contacto del Reto Energía, Nazioarteko Harremanetarako Saila. Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía (IDAE)
11:30 Lan programa - Alorra: Karbono gutxiko energia lehiakorra eta hiri eta erkidego adimendunak
María Luisa Revilla. Punto Nacional de Contacto del Reto Energía, EBko Programen Atala. Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial (CDTI)
12:30 Galde-eskaerak
13:00 Jardunaldiaren amaiera
   
13:00-14:00 Aldebiko elkarrizketak


Aldebiko elkarrizketak
Jardunaldiaren amaieran, IDAE, CDTI eta Energiaren Euskal Erakundeko ordezkari eta teknikariekin aldebiko elkarrizketak egiteko aukera izango da, proiektuaren inguruko ideiez kontsultak egin nahi izanez gero.

RETO ENERGIA Programaren 2014ko deialdira aurkezteko proposamen-ideiaren bat baduzu, eta haren inguruan hitz egiteko aldebiko elkarrizketa bat eskatu nahi izanez gero, bete ezazu ondoko formularioa (gehienez 2-3 orrialde) eta bidali posta elektronikoz helbide honetara: international@eve.es. Mesedez, igorri formularioa 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen.

Jasoko diren eskaera guztiei erantzun egingo zaie; ahal dela, jardunaldiaren egunean bertan, edo bestela, geroago, egun horretan proposamen edo eskaera guztiei erantzutea ezinezkoa bada.

Aldebiko elkarrizketetarako formularioa

Jarraian 2014-2015 lan programako deialdiaren inguruko dokumentuak eskuragarri dituzu, energia, transporte, pymeak eta ingurumenari buruzkoak hain zuzen ere: