Hemen zaude: JardunaldiakGeotermiaren aukerak eraikuntzan irtenbideak eskaintzeko
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Geotermiaren aukerak eraikuntzan irtenbideak eskaintzeko

jornada

Data: 2013/02/21
Tokia: BEC, I. Auditoriuma
Prezioa: Dohainik

Jardunaldiaren txostenak:

Fitxategia: Txostenak:
APPA.pdf
Marco regulatorio. Esquemas de formación y acreditación en el intercambio geotérmico. Margarita de Gregorio Rodríguez. APPA.
Atecyr.pdf
Directivas asociadas a la eficiencia energética y energías renovables en la edificación. Ricardo García San josé. Factor 4.
AUREA.pdf
Importancia del análisis de la demanda para dimensionar una instalación geotérmica. Simulación energética. Germán Campos Gordillo. Aurea Consulting.
BEST.pdf
Instalaciones domésticas. Situación actual, problemática y perspectivas de evolución. Iñigo Ruiz Ayesta. Bilbao Energy Solutions trend-BEST.
EVE.pdf
Estrategia de actuación del Ente Vasco de la Energía en el intercambio geotérmico. Iñaki Bóveda Uriarte. Ente Vasco de la Energía.
IDAE.pdf
Instrumentos de financiación IDAE para el impulso de la energía geotérmica. Mª Carmen López IDAE
IFTec GeoEnergia.pdf
Claves del éxito del geointercambio en los Países Bajos. Marcel hendriks. IFTec GeoEnergia.
Telur.pdf
Instalaciones en edificios terciarios. Situación actual, problemática y perspectivas de evolución. Iñigo Arrizabalaga Valbuena. Telur, Geotermia y Agua.

Aurkezpena:

Eraikinen energia-eraginkortasunaz diharduen 2010/31/UE Zuzentarauan jasotzen den “ia energiarik gabeko eraikina” definizioak, funtsean, 2020. urtetik aurrera egingo diren eraikinen energia-eskari txikia energia-iturri berriztagarrien bidez ase edo bete beharko dela adierazten du. Eskakizun horri begira, entalpia baxuko energia geotermikoa irtenbideetakoa bat da, kalitate estandar batzuen barruan.

Hartzaileak:

Energiaren Euskal Erakundeak jardunaldi hau antolatu du honako hauentzat: eraikinetako instalazio teknikoen diseinuan dihardutenentzat, administrazio publikoan ari direnentzat, arkitektura estudioetako arduradunentzat, ingeniaritzako teknikarientzat eta instalazioen promotoreentzat. Horiei jarraibideak ematea da jardunaldiaren helburua, 2010/31/UE Zuzentarauan azaltzen diren xedeak betetzeko lagungarriak izango diren jarraibideak, hain zuzen ere. Eraikinek izango duten energia-eskari txikian eta hori asetzeko energia berriztagarrien erabileran oinarritzen diren xedeak.

Deskribapena:

Energia berriztagarrien erabilera areagotzeko aukera dago, besteak beste, entalpia baxuko energia geotermikoa, eraikinak klimatizatzeko aplikazioan ezaugarri bereizgarria duena. Instalazio mota horien aplikazioan emaitza onak lortu ahal izateko, metodologia eta jardunbide onen kode egokia erabili beharra dago. Hain zuzen ere, jardunaldian, energia geotermikoaren alorrean, filosofia horri jarraitu dioten adibideak eta akreditazio eskemak erakutsiko dira. Era berean, administrazioak energia geotemikoa sustatzeko dituen jarduteko programen berri emango da jardunaldian.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:



Jardunaldiaren egitaraua
08:30 Izena ematea
09:00 Jardunaldiaren hasiera
Juan Ignacio Motiloa 
Industria eta Energia sailburuordea
Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
09:20 Eraikuntzan energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarriei lotutako zuzentarauak
Ricardo García San José
Asociación técnica española de climatización y refrigeración (ATECYR)
09:40 Eskariaren azterketaren garrantzia instalazio geotermiko bat dimentsionatzeko. Energia-simulazioa.
Germán Campos
Aurea Consulting
10:00 Etxeko instalazioak. Gaur egungo egoera, arazoak eta bilakaeraren aurreikuspenak.
Iñigo Ruiz
BEST
10:30 Geotrukaketaren arrakastaren gakoak Herbeheretan
Marcel Hendriks
IFTec GeoEnergia
11:00 Atsedenaldia - Kafea
11:30 Instalazioak eraikin tertziarioetan. Gaur egungo egoera, arazoak eta bilakaeraren aurreikuspenak.
Iñigo Arrizabalaga
TELUR
12:00 Esparru arautzailea. Prestakuntza eta akreditazio eskemak trukaketa geotermikoan.
Margarita de Gregorio
APPA
12:20 IDAEren finantzabideak energia geotermikoa sustatzeko.
Mª Carmen López
IDAE
12:40 Energiaren Euskal Erakundearen jardun estrategia trukaketa geotermikoan.
Iñaki Bóveda
Energiaren Euskal Erakundea 
13:00 Solasaldia
13:30 Jardunaldiaren amaiera ekitaldia
Moderatzailea Javier Marqués
Energia Berriztagarrien zuzendaria
Energiaren Euskal Erakundea 



Regions 202020