Hemen zaude: JardunaldiakJoera berriak energia birgaitzean
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Joera berriak energia birgaitzean

Data: 2016/05/19
Tokia: Tecnalia, 700. eraikina, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Geldo kalea, Derio (Bizkaia)
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Jardunaldiaren helburu nagusiak hauexek dira: eraikinetan energia birgaitzeak egiteari begirako politika berriak eta laguntza lerroak ezagutaraztea, hauei lotutako lege eta araudien berri ematea eta egungo joerak eta berrikuntzak azaltzea eraikuntzako produktu eta sistemen inguruan, azken hauek ekar ditzaketen energiaren aurrezkia eta CO2-aren igorpenen murrizketa aztertzeko asmoz, edo horiek zer-nolako eragina izan dezaketen eraikinen energia ziurtapenean ikusaraztea.

Hartzaileak:

Jardunaldia ingeniari, arkitekto, eraikuntzan diharduten teknikari, udal teknikari, eraikin publiko edo pribatuen jabe, energiaren alorreko aholkularitzetako langile, energia zerbitzu enpresetako behargin, finken administratzaile eta eraikuntzako produktu eta materialen fabrikatzaileentzat da.

Deskribapena:

Aurrekoaz gain, jardunaldiak debatea eta iritzien zein ezagutzaren trukaketa suspertu eta bultzatu nahi ditu. Horretarako, txostengileek, eraikuntzaren balio katea osoan diharduten aditu esperientziadunek, egungo eta etorkizuneko energia birgaitzearen egoeraren nondik norakoa jorrako dute, alorrean aritzen diren eragileen kezka eta premiei erantzute aldera, zenbait ikuspegitatik erantzun ere. Hala, gaurko energia birgaitzearen ahalbideaz edo potentzialaz luze eta zabal arituko dira, baita etorkizun hurbilean eraikuntza alorrean izango duen eginkizun traktoreaz ere.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:



INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA
Harremanetarako pertsona: Myriam Torres (TECNALIA)
Telefonoa: 902.760.000

09:15 Izen-ematea
09:30 Jardunaldiaren irekiera instituzionala
► Virginia Aseguinolaza. TECNALIAko Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria
09:40 Eraikien energia eraginkortasun ziurtagiria eta laguntzen programak energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko Hirugarren Alorrean
►  Sagrario Eneriz. Tertziario Ataleko teknikaria, Energiaren Euskal Erakundea
10:00 Fatxada aireztatua, energia eraginkortasuna eta ProdEX zurezko panelak eraikinetan
► Endika Garcia. Zuzendari teknikoa, PRODEMA
10:20 Patologien prebentzioa SATEn
► Alejo Zamalloa. Zuzendari teknikoa, BEISSIER SAU
10:40 Produktu berritzaileen ebaluazio teknikoa
► Miguel Mateos. TECNALIA
11:00 Kafea-atsedenaldia
11:20 Birgaitzea eta hiri-berroneratzea: Hiri eredu iraunkorraren aldeko urratsak
► Nerea Morgado. VISESAko Atal Teknikoko zuzendaria
11:40 Etorkizuneko leihoa
► Fernando Oyarzabal. Zuzendari teknikoa, ALUPLAST Ibérica, S.L.U.
12:00 Produktuen garapen berriak, zero energia ereduko eraikin publikoak lortzeko
► Amaia Uriarte. TECNALIA
12:20 Espezializazio adimendunaren estrategia RIS 3 eta proiektu berritzaile berriak energia birgaitzean (RE3D proiektua)
► Daniel Barredo, Project Manager eta Txema Ipiña, ERAIKUNE Klusterreko zuzendaria
12:40 Galdera saioa
12:50 TECNALIAren instalazioetara bisita
13:30 Jardunaldiaren amaiera