Hemen zaude: JardunaldiakSmartgrids Era-Net (Sare Elektriko Adimendunak) 2010eko deialdiaren aurkezpen-jardunaldia
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Smartgrids Era-Net (Sare Elektriko Adimendunak) 2010eko deialdiaren aurkezpen-jardunaldia

Data: 2009/12/04
Tokia: Edificio Plaza Bizkaia, Auditorium.
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Europako I+G VI. Esparru Programaren hasieratik, I+G+b nazioartekotzeko estrategia aktiboa ari da garatzen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritza; horrek EUSKAL ENPRESARI (bereziki ETEei) eta oro har zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemari laguntzen die, ikerketaren europar dimentsioa indartzen. Estrategia honen zutabeetako bat Jaurlaritzak ERA-NETen alde egiten duen apustua da, eta ERA-NET Europar Batzordearen ekimena da eskualde eta estatuetako gobernuek beren ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko programak koordina ditzaten. Jardunaldi honetan SmartGrids ERA-NET eta 2010eko urtarrilean irekiko den I+G+b-rako deialdia aurkeztuko da. SmartGrids 2010 jardunaldiaren helburuak: - Sare Elektriko Adimendunen arloan, Europa mailan I+G+b-ko lankidetza-proiektuetan euskal enpresen parte-hartzea sustatzea. - 2010eko lehen deialdi honetan proiektu-proposamenak aurkezteko behar diren prozeduren berri ematea. - ERA-NET eta I+G+b-ren europartzeari buruz Eusko Jaurlaritzak duen ikuspegi globala adieraztea.

Egitaraua:

Smartgrids Era-Net (Sare Elektriko Adimendunak) 2010eko deialdiaren aurkezpen-jardunaldia
10:15 Ongi etorria.
10:15 Oskar Zabala, Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendaria.
10:25 José Ignacio Hormaeche, Energiaren Euskal Erakundearen kontseilari zuzendari nagusia.
10:35 José Manuel Castellanos, CIC energiGUNE.
10:45 ERA-NET SmartGrids, Raúl Reyero, Ikerlan.
11:00 SMARTGRIDS 2010 Deialdia: Gaiak, Europar Partzuergoa, egutegia, prozedurak, etab. Oihana Blanco, Innobasqueko Nazioartekotze saila.
11:30 Kafe etenaldia
12:00 EAEk I+G+b-ko nazioartekotze-proiektuetan eta SmartGrids ERA-NETen izan behar duen parte-hartzearen ikuspegia: Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria.
12:30 Galde-eskeak
13:00 Jardunaldiaren bukaera