Hemen zaude: JardunaldiakEuroparentzako Energia Adimenduna 2013 egitasmoaren aurkezpena
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Europarentzako Energia Adimenduna 2013 egitasmoaren aurkezpena

jornada

Data: 2013/02/01
Tokia: Bilboko Alondegia
Prezioa: Dohainik

Jardunaldiaren txostenak:

Fitxategia: Txostenak:
01_Prioridades IEE 2013 y Resultados - Final.pdf
Energía Inteligente para Europa. Convocatoria 2013. Virginia Vivanco. IDAE.
02_JRL Presentacion IEE call 2013.pdf
¿Cómo presentar una propuesta de éxito? José Ramón Lopez. Ente Vasco de la Energía

Aurkezpena:

Energiaren Euskal Erakundeak antolatu du jardunaldi informatibo hau, Europar Batzordearen “EUROPARENTZAKO ENERGIA ADIMENDUNA 2007-2013” izeneko programaren zazpigarren deialdiaren nondik norakoa ezagutarazteko asmoz, 2012ko abenduaren 13an argitara emandako deialdia, hain zuzen ere.

Hartzaileak:

Europarentzako Energia Adimendun Programaren zazpigarren deialdia (2007-2013) zabalik egongo da 2013ko maiatzaren 8a arte, eta deialdiaren aurrekontua 65 milioi eurokoa da, sustapen eta hedapen proiektuei dagokienez. Hautatuko diren proposamen edo proiektuei eman dakiekeen diru laguntza, gehienez ere, proiektu horien guztizko kostu hautagarrien %75 izango da. Europar Batasunean erroldatuta dagoen edozein elkartek edo erakunde publiko edo pribatuk aurkez ditzake proposamenak programa horretara.

Deskribapena:

Europarentzako Energia Adimendun Programak (EIE), funtsean, Europar Batasunaren helburuak eta praktikak abian jartzea du xede. Horretaz gain, programa ez teknologiko horrek bitartekoak eta tresnak ere sortu nahi ditu, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatu ahal izateko. EIE programak zenbait alor sustatu eta jorratzen ditu, hala nola energia iraunkortasuna hobetzekoa, hiri eta eskualdeen garapena eta Europar Batasunaren helburuak erdiesteko behar diren araudien prestaketa. Hala, 2003. urteaz geroztik, hainbat alorretako 500 proiektu europar baino gehiago lagundu du diruz EIE programak, esate baterako, eraikuntza, industria, garraio, hiriak, herritarrak sentiberatzeko kanpainak, prestakuntza eta beste.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:



Jardunaldiaren egitaraua
10:30 Erregistroa eta dokumentazioaren banatzea.
11:00 Aurkezpena eta moderazioa
  Guillermo Basañez-Unanue, Erakunde eta Nazioarteko Harremanen Atala.
Energiaren Euskal Erakundea (EEE).
11:15 EEA-II 2013 lan egitarauaren lehentasunak eta iazko deialdiaren emaitzak.
Virginia Vivanco Cohn, Nazioarteko Harremanen Atala.
Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía (IDAE)
12:00 Proposamenak aurkezteko gomendio eta kontutan izan beharreko aspektu praktikoak.
José Ramón López, Erakunde eta Nazioarteko Harremanen Atala.
Energiaren Euskal Erakundea (EEE)
12:30 Mahai ingurua: Europarentzako Energia Adimenduna egitasmoa Euskadiko enpresa zein erakundeen ikuspuntutik.
13:00 Galderak
13:15 Jardunaldiaren amaiera


Egitarauari ohar garrantzitsua
Jardunaldiaren amaieran aukera izango da IDAE eta Energiaren Euskal Erakundeko teknikariekin elkarrizketak egiteko, norberaren proiektuaren ideia nagusiak azaltzeko. Egingo den elkarrizketa kopurua mugatua izango da, eta bakarrik egin ahal izango dute ondoko formularioa bete eta honako helbide honetara lehenbailehen posta elektronikoz bidaltzen dutenek: international@eve.es. Ezarritako elkarrizketa kopurua betetzen denean, ez da elkarrizketak egiteko eskari gehiago onartuko. Interesdunei urtarrilaren 30ean, posta elektronikoz, jakinaraziko zaie beren elkarrizketa eskaria onartua izan den ala ez.

Elkarrizketak egiteko formularioa (doc)

2013 urteko deialdiaz, lan programaz eta EIEn parte hartzeko baldintzez informazio gehiago helbide honetan: http://ec.europa.eu/energy/intelligent/getting-funds/call-for-proposals/how-to-apply/index_en.htm