Hemen zaude: JardunaldiakEnergia erronkak Euskadin: eraginkortasuna, berrikuntza teknologikoa industrian eta prestakuntza
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia erronkak Euskadin: eraginkortasuna, berrikuntza teknologikoa industrian eta prestakuntza

jornada

Data: 2015/11/27
Tokia: Orona Ideo, Orona Fundazioa eraikina, Jauregi Bailara z/g, Hernani (Gipuzkoa).
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Energia iraunkortasunaren erronkari lotutako zutabe nagusietako bat teknologien garapena da, energiaren erabileran eraginkortasun kota handiak lortzea ekar dezaketen teknologiak, hain zuzen ere. Energia baliabide urri-urriak dituen gurea bezalako gizarte batentzat inperatiboa izateaz gain, aukera aparta dugu garapen hori gidatzeko, eta hartara, lan ildo berriak sorraraztea industrian.

Deskribapena:

Beraz, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien inguruko iturri berriak dira funtsezko ardatzak; izan ere, berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten industria egitasmoak sustatu eta abian jartzeari begira, jarduteko tarte handia eskaintzen dute. Alde horretatik, industriaren eta goi mailako prestakuntza zentroen arteko lankidetzak lagundu egiten du sormen potentzial handia eta sinergia ugari sortzen, emaitzetan eragin handiagoarekin batera, ezagutzaren zabalkundea areagotzea dakartena. Ildo horretatik, Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordio bat dute, berrikuntza teknologikoari lotutako egitasmoak sustatzea eta industrian eragina duten prestakuntza programak egitea dira haren helburu nagusiak. Esparru akordio horren barruan, dibulgazio jardunaldi bat antolatu da, Euskadiko egungo energia egoera aztertzeko eta berrikuntza teknologikoen adibide praktikoak erakusteko xedez.

Nola Heldu:

Jardunaldiaren sarrerak ikusteko hurrengo mapan begiratu dezakezu: mapa.

Egitaraua:

Izen-ematea: Haizea Legorburu hlegorburu@mondragon.edu


Jardunaldiko egitaraua
10:00 Jardunaldiaren haseira.
Orona Fundazioa.
Iñigo Marquet, Orona Fundazioko Garapen Ataleko zuzendaria.
10:05 Euskadiko energia sistemaren egoera eta erronkak.
Txetxu Sáenz de Ormijana, Energiaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Plangintza Ataleko zuzendaria.
10:25 Energiaren Euskal Erakundearen proiektuak energia eraginkortasunean, berriztagarrietan eta garapen teknologikoan.
Javier Marqués, Energiaren Euskal Erakundeko Teknika Ataleko zuzendaria.
10:50 Erronka teknologikoak energian eta potentzia-elektronikan.
Jon Andoni Barrena, Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoan Ikerkuntzako koordinatzailea.
11:15 Industrian aplikatutako berrikuntza teknologiko proiektuen aurkezpena, Mondragon Unibertsitatea-Energiaren Euskal Erakundea lankidetza esparruaren barruan.
11:30 Galderak eta Jardunaldiaren amaiera.
12:00 Mondragon Unibertsitateko eta Energiaren Euskal Erakundeko arduradunek lankidetza akordioa berrituko dute, berrikuntza teknologiko egitasmoak eta prestakuntza programa industrialak abian jartzeko asmoz.


Informazio gehiago