Hemen zaude: JardunaldiakEnergia Iraunkorraren Europako Astea
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia Iraunkorraren Europako Astea

Data: 2010/03/22
Tokia: Exposiciones en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Energiaren Euskal Erakundeak parte hartze handia izango du Energia Iraunkorraren Europako Astean; izan ere, Euskadiko hiru hiriburuetan, aldi berean, erakusketa dibulgatiboak antolatuko ditu. Erakusketa horietan energiari lotutako zenbait elementu erakutsiko dira, adibidez, energia aprobetxatzeko hainbat teknologiaren inguruko informazioa eta gailuak, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko aholkuak eta gomendioak.

Egitaraua:

Aipatutakoaz gain, erakusketetan izango diren eguzki plaka termikoak eta fotovoltaikoekin batera, biomasa, geotermiari buruzko instalazio eta itsas energiarekin zerikusia duen informazio ugari emango da. Energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko atalari dagokionez, tresna eta informazio asko izango dira ikusgai eta irakurgai; esate baterako,  kondentsazio-galdarak, eraginkortasun handiko leihoak, kontsumo txikiko bonbillak, A klasea edo goragoko energia-etiketa duten etxetresna elektrikoak eta kontagailu elektrikoak. Azken horiek energia-kontsumoa ebaluatzea ahalbidetzeen dute, eta horretan oinarrituta, behar izanez gero, kostu txikia eta eraginkortasun handia duten neurriak hartzeko aukera ematen digute energia aurreztu ahal izateko.

Gainera, erakusketetan ibilgailu elektriko berritzaile bana izanago da ikusgai. Horrekin batera, ibilgailuak energiaz birkargatzeko sistemak ere erakutsiko dira.

Erakusketak 2010eko martxoaren 22tik 26ra egongo dira zabalik bisitatu nahi duten guztientzat, eta Euskadiko “Energiari buruzko Egunak” deritzoten testuinguruan egingo dira, honako leku hauetan:

Ubicaciones y horarios de las exposiciones

Donostia-San Sebastián
Del 19 al 28 de marzo
Vitoria-Gasteiz
Del 22 al 28 de marzo
Bilbao
Del 22 al 26 de marzo
Cristina Enea
Centro de Recursos Medioambientales
Paseo Duque de Mandas, 66.
20012 Donostia-San Sebastián
Palacio de Congresos Europa
Avda. de Gasteiz s/n
01009 Vitoria-Gasteiz
 
Edificio Ensanche
Plaza del Ensanche 11
48009 Bilbao
Horario:
11:00-13:30
15:00-20:30
Horario fin de semana:
10:00-13:30
Horario:
10:30-14:00
15:00-19:00
Horario fin de semana:
10:30-14:00
17:00-20:30
Horario:
10:30-14:00
15:30-19:30