Hemen zaude: JardunaldiakBIOTERRA 2011: Hirian Bizikleta Erabiltzeari Buruzko Ikastaroa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

BIOTERRA 2011: Hirian Bizikleta Erabiltzeari Buruzko Ikastaroa

Data: 2011/06/05
Tokia: FICOBA, IRUN
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Energiaren Euskal Erakundeak bizikletak hirian erabiltzeari buruzko doako ikastaroak antolatzen ditu. Ikastaro hauek hirian bizikletaz segurtasun handiagoz ibili eta aintzat hartu beharrekoa arauak ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat dira. Hala, txirrindulariei jarraibide egokiak emango zaizkie gai horretaz guztiaz.

Egitaraua:

Ikastaroak 2 ordu irauten du, eta honako jarduera teoriko eta praktiko hauek ditu:

1. Eskola praktikoa
Ikasleak aldez aurretik zehaztutako ibilbide batetik ibiltzen dira, begiraleen aginduei jarraiki.

2. Eskola teorikoa
Hiritik zehar era seguruan ibiltzeko gakoak azaltzen dira. 

3. Eskola praktikoa
Ikasleek lehengo ibilbide bera egiten dute berriro, eskola teorikoan azaldu eta ikasitakoa praktikan jarriz.  
 


Ikastaroaren eguna eta ordutegia hauexek dira:
Ekainaren 5ean, igandea, 10:30etatik 12:30era