Hemen zaude: Energiaren Euskal Erakundeak ematen dituen energia instalazio berriztagarriak sustatzeko diru lagunt
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/06/16

Energiaren Euskal Erakundeak ematen dituen energia instalazio berriztagarriak sustatzeko diru laguntzak indarrean daude

Diru laguntzetan 2.000.000€ bideratuko dira 360 instalazio berri bultzatzera

Energia iturri berriztagarriez baliatzeko instalazioak sustatzeari begirako diru laguntzak indarrean sartu dira gaur,  atzo EHAAn argitaratu ondoren.  Hala,  2 M€ bideratuko dira Euskadin honako instalazio hauek bultzatzera: biomasa, geotermia, ekoizpen elektriko berriztagarriak eta goraka ari diren itsas teknologien ingurukoak.

Gaur indarrean sartuko diren diru laguntza programa hauei gehitu behar zaizkie apirilean abiatutakoak, zenbait sektoretan energia eraginkortasuna eta aurrezpena sustatzeari begirako programak, hain zuzen ere. Energia iturri konbentzionalak aurrezteko potentzial handia duten instalazio berriztagarrien ezarpena bultzatzea da egungo programen  helburu nagusia. Horretarako, beste bi milioi euro gehiago inbertituko dira energia egoera hobetzeko eta erregai konbentzionalen erabilera gutxitzeko, betiere Energia Trantsiziorako Euskadiko Energia Estrategia 2030ean ezarritako helburuekin bat etorriz.

Gaur abian jarritako diru laguntzen programetan honako instalazio hauei lagunduko zaie: 70 kW-etik gorako potentzia duten biomasa eta geotermia alorrekoak, ekoizpen elektriko berriztagarria arlokoak, 250 kW-eraino (saretik isolatuak) eta 1 MW-eraino sare elektrikoari konektatutakoak –fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak-. Guztira, ia 360 instalazio berriztagarri berriri emango zaiela diru laguntza espero da. Hartara,  10 MW inguru areagotuko da potentzia termikoa instalatua eta 360 kW-etan potentzia elektriko berriztagarri instalatua Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, aurtengo ekitaldian ere goraka ari diren itsas energien alorreko teknologiak ikertzen eta probatzen segituko da.

BERRIZTAGARRIEN PROGRAMA 2.000.000
Biomasa-instalazioetarako laguntzak 450.000
Geotermia-instalazioetarako laguntzak 450.000
Produkzio elektriko berriztagarriko instalazioetarako laguntzak 600.000
Garapen-bidean dauden itsas energien teknologietarako laguntzak 500.000

Irudi Galeria

Agiri Galeria