Hemen zaude: Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere bur
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/04/12

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

  • Euskadik energiaren sektorean ezagutza eta balio erantsia eskaini ditu Londresera eginiko merkataritza misioaren lehen jardunaldian
  • Eusko Jaurlaritzak kate osoaren balioa azpimarratu du eta enpresa traktore eta hornitzaileekin batera agertu da
  • Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia
  • Euskal delegazioak bertatik bertara ezagutuko ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barneko trenbidezko trafikoaren gestio eta koordinazio esperientziak partekatuz
  • Eusko Jaurlaritzak Londresera eginiko merkataritza-misioa energiaren sektorea erdigune duen jardunaldiarekin hasi da; bertan, euskal enpresek aurrez aurre ezagutu dituzte Erresuma Batuan sektoreko enpresak lantzen ari diren negozio-bideak eta -estrategiak. Lan-jardunaldi horretan, sektoreko euskal enpresek eta enpresa britainiarrek iritziak elkarrekin trukatu dituzte eta negozio-bide berriak aztertzen hasi dira.

    Hori izan da energia eta trenbide sektoreetako hogei bat euskal enpresekin batera  egiten ari den bidaiaren hasiera. Arantxa Tapia sailburuarekin batera Londresera Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, eta Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia, Aitor Garitano ETSko zuzendari nagusia eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia ere joan dira. Londresen Jaurlaritzak duen bulegoko buruak Pablo Fanok koordinatu du misio komertziala.

    Ordezkaritza instituzionalarekin batera Londresen dauden energia alorreko euskal enpresek negozio aukera berriak aztertzeko egin den jardunaldian parte hartu dute gaur, eta bihar antzerako lana egingo dute trenbidearen sektorean aritzen diren euskal enpresek ere.

    Euskal eta britainiar enpresen ordezkariek, bi sektoreetakoek, hitzordua dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketan; bertan, ahalegina egingo da, berriz ere, enpresen artean ideiak eta proiektuak trukatzeko.

    Euskadiren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza-harremanak

    Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-misioa gaur hasi da, Londresen; Brexitak eragindako merkataritza-harremanei dagokienez trantsizio-une garrantzitsuan dator.

    Erresuma Batua Euskadiko esportazioen laugarren helmuga da, Alemania, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuen ondoren, eta, gainera, azken hamarkadan, lehen 4 postuetan egon da.

    Berriki, 2017-2020 Enpresen Nazioartekotze Plan berriak Euskaditik landu beharreko lehentasunezko merkatuak errebisatu ditu, eta Erresuma Batua kontsolidatu egin da euskal enpresentzat lehentasunezko merkatu bezala.

    2016an, esaterako, Euskadik Erresuma Batura 1.308.437€-an esportatu zituen produktuak. Urte berean, inportazioak 827.252€-koak izan ziren. Manufakturatutako artikuluak, makinak eta garraio-ekipoak dira esportatzen diren produktu nagusiak, eta erregaiak eta lubrifikatzaile mineralak, makinak eta garraio-ekipoak gehien inportatzen direnak.

    Erresuma Batuko Atzerriko Zuzeneko Inbertsioko fluxuak, batik bat, Euskadin, Madrilen eta Katalunian kontzentratzen dira, eta Euskadin bereziki esanguratsua da; izan ere, jasotako AZIen % 13 da.

    Energiari buruzko Jardunaldia

    Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-ordezkaritzan, jardunaldia ireki du; jardunaldia Financial Times-ekin batera antolatu da. Sailburuak energiaren sektorearen euskal industria zer lau eremutan oinarritzen den nabarmendu du eta horietan ezagutza eta balio erantsia eskaini ditzakegula azpimarratu du.
    • Haize-energia:
    Euskadin haize-energiaren eremuan, nabarmentzekoa da espresa traktore handiek, besteak beste, Iberdrolak eta Siemes Gamesak, egiten duten lana, energia berriztagarrietan munduko lider baitira. Horiekin batera, Euskadin, 100 enpresak baino gehiagok lan egiten dute sektore eolikoan, eta horiek balio-kate osoa betetzen dute (haize-parkeen sustapena, diseinua eta fabrikazioa, instalazioa eta lanak eta mantentze-lana). Bere fakturazio-bolumena 7.000 M€-tik gorakoa da (% 90 baino gehiago Euskaditik kanpo sortua), eta 15.000 pertsona baino gehiago ditu lanean (3.000 Euskadin). Euskadik gainera eolika flotantearen garapenean lider izan nahi du, teknologia propioarekin eta WINDBOX eta BIMEP bezalako entsegu zentroekin.

    Honetaz gain, enpresei sustengu teknologikoa ematen dien ikerkuntza zentro sare oso garrantzitsua dugu eta unibertsitate publiko eta pribatuak enpresekin eta zentro teknologikoekin elkarlanean.
    • Sare elektrikoen digitalizazioa
    Helburua da Euskadi sare elektrikoen azpiegitura adimenduen alorrean mundu mailan herrialde aurreratuenen artean kokatzea, “Smart Grids Basque Country” marka propioarekin eta balio kate osoan lan egiten duten enpresekin. Gaur egun 100 enpresa inguru dura alor honetan lan egiten dutenak, 20.800 pertsonei lana emanez horietatik 950 baino gehiago I+Ga soilik lantzen. 15.750 M€koa da fakturazio osoa eta  I+Dan 148M€ inbertitzen dituze. Kasu honetan Iberdrola, energiaren generazio eta distribuzioan líder den enpresa da balio handiko industriari bultzada ematen dion enpresa traktorea.
    • Mugikortasun elektrikoa eta baterien garapena Euskadin
    Gasteizen Mercedes Benz (Vito furgoneta elektrikoa egiten dute), IRIZAR autobús fabrika edo CAF trenbide enpresa dira garraioaren elektrifikazioko proiektuetan lanean ari diren enpresak. Izaera teknolgiko garrantzisuarekin enpresa traktore hauek I+G+b ko proiektuak garatzen dituzte elektromugikortasunaren balio kate osoan, Europako proiektu ezberdinetan parte hartzen dute (potentzia handiko errekarga puntuen garapenean adibidez). Azken finean, zentro teknologikoak dira, potentzia elektronika, baterien diseinu eta fabrikazioa eta automozioko enpresekin elkarlanean dabiltzanak.
    • Energia ozeanikoen saiakeren plataforma.
    Euskadik energia ozeanikoen garapenaren aldeko apustua egiten du. Horretarako, BIMEP jarri du martxan, energia ozeanikoen saiakeren plataforma. Plataforma horrek, gaur egun, bi saiakera-arlo ditu, energia ozeanikoen saiakeretarako dagoeneko emandako baimenekin: Armintza eta Mutriku.

    Barbara Vest, Energy UK elkarteko Generazio zuzendariak, sektorearen %90 ordezkatzen duen elkarteko zuzendariak euskal enpresei egungo Erresuma Batuko energia sektorearen erronkak zeintzuk diren azaldu die. Sektoreak 730.000 pertsonei ematen die lana eta gaur egun Brexitak ekarriko dituen aldaketa eta aukerak aztertzen ari dira. Vestek baieztatu du Brexitak sektoreari elkarlan estuagoan aritzea eskatuko diola.

    Enpresa traktoreak hornitzaile txiki eta ertainekin

    Gaurko jardunaldian, honako enpresa hauek parte hartu dute: Aclara, Alkargo, Ariadna, Arteche, Erreka, Euskalforging, Iberdrola, Ingeteam, NEM Solutions, Ormzabal, Siemens Gamesa Renewable Energy eta Supra/TRACcess solution euskal enpresek, Energiaren Euskal Klusterrarekin batera, eta Mainstream Renewable Power, Vinci UK, RES Group, Ofgen, DNV GL, Falck Renewables, NPG Northern Power Grid, Fred Olsen Windcarrier, National Grid eta Centrica enpresa britainiarrek.

    Barbara Vest, Energy UK elkarteko Generazio zuzendariak, sektorearen %90 ordezkatzen duen elkarteko zuzendariak euskal enpresei egungo Erresuma Batuko energia sektorearen erronkak zeintzuk diren azaldu die. Sektoreak 730.000 pertsonei ematen die lana eta gaur egun Brexitak ekarriko dituen aldaketa eta aukerak aztertzen ari dira. Vestek baieztatu du Brexitak sektoreari elkarlan estuagoan aritzea eskatuko diola.

    Londreseko Burtsara bisita eta euskal enpresekin topaketa

    Gaur arratsaldean, enpresa horiek, bihar trenbidearen jardunaldi sektorialean parte hartuko dutenekin batera, hitzordua izango dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean; bertan helburua enpresek harremanak ezarri ahal izatea da. Topaketaren aurretik Arantxa Tapia sailburuak Londreseko Burtsara bisita egingo du enpresen finantziaziorako zein programa mota lantzen dituzten ezagutzeko.

    Trenaren sektorean negozio aukerak aztertzea izango da osteguneko jardunaldiaren helburua Jaurlaritza eta euskal enpresentzat. Gainera euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barruko trenbidezko garraioaren koordinazio eta kudeaketari buruzko esperientziak partekatzeko.

    Irudi Galeria