Hemen zaude: Gasnam elkarteak gas naturala garraioan ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren bultzada saritu du
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/04/11

Gasnam elkarteak gas naturala garraioan ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren bultzada saritu du

GASNAMek, Garraiorako Gas Natural Elkarte Iberiarrak, Eusko Jaurlaritza saritu du gas naturala garraioan ezartzeko egindako apostuagatik, energia iturri alternatiboa, garbia eta konpetitiboa baita itsas zein lurreko garraiorako, ohiko erregai fosilak ordezten dituena.

Saria elkarte honen presidentea, Jose Ramón Freirek Eusko Jaularitzako Energia, Meategi eta Industria Antolaketako zuzendaria den Aitor Oregiri eman dio. Azken honek Euskadin garraioak petrolioarekiko duen dependentzia gutxitzeko egiten ari diren ekimenak nabarmendu ditu, energia garbiago eta konpetitiboago erabiltzeko xedez.

Sari hauek gas naturala itsas zein lurreko garraiorako energia iraunkor bezala zabaldu eta sustatzeko ekimen, enpresa zein instituzioei eman zaie. Seat eta Iveko enpresak, El País komunikabidea eta Euskadi aurtengo sarituak izan dira.

Irudi Galeria