Hemen zaude: Gas naturala ekoizteko Viura izeneko proiektua inauguratu da
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/10/04

Gas naturala ekoizteko Viura izeneko proiektua inauguratu da

Sociedad Hidrocarburos de Euskadi Baltzuak %37ko partaidetza du guztira 3 bcm gas natural ekoitziko dituen egitasmo honetan, hain zuzen ere, Euskadin urte bateko gas natural kontsumoaren baliokidea dena. Era honetan inportazioak neurri berdinean gutxituko dira.

Errioxan, Sotés udalerrian, kokatutako Viura izenez ezagutuko den gas natural hobia inauguratu da gaur goizean. Aurreikuspenen arabera, ekoizpen-instalazio hori abian jarritakoan, gas sistema orokorrari egingo zaion ekarpena 3 bcm gas izango da, hau da, Euskadin, urtean, kontsumitzen den gas naturalaren kantitate baliokidea. Gainera, 8/2015 Legea indarrean sartu eta gero, gas natural hobia dagoen tokiko administrazioek eta lurren jabeek etekin esanguratsua lortuko dute; izan ere, urtean izango den ekoizpenaren balioaren %5erainoko diru-sarrera izango dute.  

Viura proiektua
Gasa erauzteko eta tratatzeko planta, Sotés udalerrian kokatua, Unión Fenosa Gas Exploración y Producción, S.A.ren zuzendaritzapean dago ('UFG E&P', %58,8), proiektuaren bazkide eta operadorea, Unión Fenosa Gas Taldearen filiala, Euskadiko Hidrokarburoen Sozietatea, S.A.rekin ('SHESA', %37,7) eta Oil Gas Skills, S.A.rekin batera ('OGS', %3,5).

Viura gas natural hobia Errioxako Autonomia Erkidegoko lurpean dago Logroñotik 12 kilometrora, gutxi gorabehera. Gas hobian, gutxienez, frogatutako bolumena 3 BCM (edo 3.000 milioi metro kubiko gas natural) dagoela uste da; hala ere, ez da baztertzen harri-biltegian kantitate handiagoa izatea. Frogatutako bolumen hori honako kontsumo hauen baliokidea da: gaur egun Errioxan, urtean kontsumitzen denaren halako hamar edo Espainian, urtean kontsumitzen denaren %10.

Ustiatzeko lizentziaren emakida
2017ko uztailaren 25ean, BOEn, argitaratutako Errege Dekretuaren bidez eman zitzaion behin betiko oniritzia proiektuari. Hartara, hobia ustiatzeko emakida eman zitzaien partaidetzako sozietateei, urriaren 7ko Hidrokarburoen Sektorearen 34/1998 Legeak dioenarekin bat etorriz. Hori guztia, honako hau behar bezala frogatu ondoren: gas hobian hidrokarburoen gas kantitate komertziala zegoela, titularrak gaitasun teknikoen eta ekonomikoen jabe zirela, ustiapen hori aurrera eramateko, lan plangintza orokorra bideragarria zela eta ingurumena babesteko neurriek baliabideen ustiapen iraunkorra bermatzen zutela. Emakida horrek, gainera, eskubidea ematen dio, esklusibaz, hogeita hamar urteko aldian ustiatzeko; geroago, hamarna urteko bi epealdi luzagarriekin.

Irudi Galeria