Hemen zaude: Eraikin publikoen energia-birgaitzeari buruzko jardunaldia
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/09/28

Eraikin publikoen energia-birgaitzeari buruzko jardunaldia

UPV-EHUko Leioako Campusean izan da

Vista del público asistente a la jornada sobre certificación energéticaEnergiaren Euskal Erakundeak antolatutako energia-birgaitzearen inguruko jardunaldiak balioan jarri du birgaitzearen garrantzia, eraikuntza sektorean energia-iraunkortasunaren aldeko neurria den aldetik. Ildo horretatik, Europar Batasunak eraikinen energia-iraunkortasuna sustatzen du, zenbait gomendioren eta direktibaren bitartez. Horretaz gain, etxebizitzen erosketa eta alokairua modu egokian egiteko energiaren ikuspuntutik, herritarren informazioari begirako energia-ziurtagirien zabalpena eta ezarpena ere bultzatzen du Europar Batasunak.

Jardunaldian, A2PBEER europar proiektuaren esparruan (eraikin publiko irisgarriak eta egokigarriak energia-birgaitze eraginkorraren bidez) garatzen diren eraikinen birgaitze-metodologia eta konponbide teknologikoak aurkeztu eta azaldu dira. Hain zuzen ere, teknologia horiek aplikatzen eta erabiltzen ari dira  UPV-EHUko Errektoradoko eraikin batean, eta bertatik bertara ikusteko, bisita teknikoa egin da eraikin horretara. 

Irudi Galeria