Hemen zaude: Energia kalitate eta eraginkortasun handiagoa turismo arloan
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/11/15

Energia kalitate eta eraginkortasun handiagoa turismo arloan

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak eta Harkaitz Millán Basquetour turismo euskal agentziako zuzendariak berritu dute erakunde biok sinatutako lankidetza-hitzarmena, turismo alorrean energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko xedez.   

Hitzarmenaren berrespena, hain zuzen ere, Euskadin, arlo horretan diharduten eragileentzat antolatutako jardunaldi batean burutu da, eta bertan, Iñigo Ansolak nabarmendu du garrantzitsua dela energia-eraginkortasun eta aurrezpenari lotutako ideiak sartzea pixkanaka sektore kontsumitzaile guztietan, baita zerbitzu alorrean ere. 

Ildo horretatik, erantsi du turismo arloan badagoela tarte edo marjen handia energia-eraginkortasuna hobetzeko, eta hartara, Eusko Jaurlaritzak 2030. urtera begira diseinatutako Energia Estrategiaren helburuak betetzen lagunduko luke arlo horrek. Era berean, gaineratu du, sektorearen berezitasunaren ondorioz, bizitzako beste esparru batzuetan, aisialdian eta jaiegunetan, kasu, herritarren artean energiaren inguruko jokabide eta portaera egokiak zabaltzeko aproposa dela turismoa. 

Irudi Galeria