Hemen zaude: Laguntza ProgramakGarapen Bidean Dauden Itsasoko Energia Teknologia Berriztagarriak Erakusteko Programa 2016
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Garapen Bidean Dauden Itsasoko Energia Teknologia Berriztagarriak Erakusteko Programa 2016

2016 urterako diru laguntza deialdia: 2016ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Eranskinak Itsasoko Energia 2016
    • pdf
      Oinarriak Itsasoko Energia 2016
    • pdf
      Gida Itsasoko Energia 2016
    Diruz lagunduko diren jarduerak:
     
    ·       Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    ·       Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    ·       Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    ·       Goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.  
    ·       Proiektuen koordinazioa, aurreko jardueretako bati edo batzuei loturik (laguntzen programaren 4. Oinarriaren 4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 atalak). Diruz lagunduko dira baldin eta aldi berean horietako bati, 4. Oinarriaren 4.1etk 4.4ra,  lotutako diru laguntza eskaera badago.
     
     
     
    Aurkezteko dokumentazioa:
     
    Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
    EEE -  Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta Kutxa
    Bizkaia plaza eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua
    48011 Bilbo
     
    Erref.: GARAPEN BIDEAN DAUDEN ITSASOKO ENERGIA TEKNOLOGIA BERRIZTAGARRIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO INBERTSIOEN ALDEKO LAGUNTZEN PROGRAMA -2016. URTEA-.
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    -        Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    -        Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    -        Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Aurrekontua amaitu da.