Hemen zaude: Laguntza ProgramakGarraioa eta mugikortasun efizientea 2017
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Garraioa eta mugikortasun efizientea 2017

2017. urterako diru laguntza deialdia: 2017ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Garraio_oinarriak 2017
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena

    Diruz lagunduko diren jarduerak GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAren alorrean:

    • 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK.
      • 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak
      • 1.2 LINEA: Ibilgailu arinak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
      • 1.3 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak
      • 1.4 LINEA: Ibilgailu astun hibrido elektrikoak ez entxufagarriak
      • 1.5 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak
      • 1.6 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
      • 1.7 LINEA: Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez
    • 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.
      • 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak
      • 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak
      • 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak
    • 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA.
      • 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak)
      • 3.2 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea
      • 3.3 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten kargako trizikloak
      • 3.4 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak
      • 3.5 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea
    • 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK.
      • 4.1 LINEA: Floten energia-auditoriak eta azterlanak
    • 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK.
      • 5.1 LINEA: Proiektu bereziak

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

    1. Hasiera 2017ko ekainaren 27an.
    2. ESPEDIENTEEN IZAPIDETZEA EDO TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsei jarraiki (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):

    1. UR. – Diru laguntza eskatzen den jarduerari lotutako eskaera-formulariora jo, honako lotura hauen bitartez:

    2. UR. – Idatzi eskaeran eskatzen diren datu guztiak.

    3. UR. – Aurreko urratsa egin ondoren eta eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatutakoan, jakinarazpen ziurtatu bat jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 helbidera sartu ahal izateko eta eskaera izapidetzen jarraitzeko.

    GARRANTZITSUA: Eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatzen EZ bada, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta kutxa
    Bizkaia plaza Eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo

    Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), behar diren egiaztagiriekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

    4. UR. – Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 bideratu behar da.

    5. UR. – Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.
     


    Laguntza gehigarriak
    Garraioari zuzendutako bestelako diru-laguntzak (IDAE)

    Bilboko Udala. Autotaxi zerbitzurako ibilgailu elektriko berrien erosketarako diru-laguntzak.

Aurrekontua amaitu da