Hemen zaude: Energia proiektuakAholkularitzaTertziarioaEraikinen eraginkorasun ziurtagiria
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia eraginkortasun ziurtagiria etxebitzitza eta lokaletarako

2013ko ekainaren 1tik nahitaezkoa da energia-eraginkortasun ziurtagiria edukitzea, saldu edo alokatu nahi den etxebizitza edo lokal orotarako, bai eraikuntza berrien kasuan, bai lehendik zeuden eraikin, etxebizitza o lokalen kasuan  (235/2013 Errege Dekretua).

Certificado eficiencia energetica

Ziurtagiri hori teknikari gaitu batek egin behar du (ingeniariak, ingeniari teknikoak, arkitektoak edo aparejadoreak). Ziurtapenerako baimendutako programak doan deskarga ditzakete teknikariek Industria Ministerioaren webgunetik:

Gehiago ikusi

Ziurtagirien erregistroak

Euskal Autonomia Erkidegoko energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroa Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du, energia gaian eskumenak dituen Zuzendaritzaren menpekoa dena.

TELEMATIKOA baino ez den erregistro bakarra, eraikuntza berrirako zein lehendik zegoenerako, ZABALIK dago  2013ko uztailaren 26tik.

Erregistroa TELEMATIKOA denez, energia-etiketa lortzeko, ziurtapenak honako webgune honen helbidean erregistratu behar dira:

www.industria.ejgv.euskadi.net

Izapide edo tramite hori erabat DOAKOA da.

GOMENDIOA da teknikari ziurtatzaileak egitea erregistroa.

Erregistroa egiteko pausu hauek eman behar dira:

  • Era egokian identifikatu:
  • Eskatzen diren eremuak betetzea
  • Energia-ziurtagiriari buruzko txostena (.pdf) eta dagokion fitxategia aurkeztea edozein programa homologatutan, WINZIP sisteman konprimitua.

Gaur egun, ez dago teknikari ziurtatzaileen zerrendarik. Ziurtagiri bat erregistratzeko, ez da beharrezkoa alta emanda egotea ziurtatzaile moduan

Amaieran, erregistroak itzuliko dizu, bide telematikoaz, energia-etiketa.

Erantzuteko denbora: gutxienez BI HILABETE.

APLIKAZIO INFORMATIKOAz kontsultak egiteko telefonoa: 012 (945.018.000 Euskaditik kanpoko deietarako)

ENERGIA ZIURTAPENAz kontsultak egiteko telefonoa: 94 403 56 00 (EEE/EVE). Kontsulten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Ziurtagiriaren kanpo kontrola

Energia primarioaren energia-kontsumoaren kalifikazioa A, B edo C denean, energia-eraginkortasun ziurtagiri guztiek beharrezkoa izango dute kanpo kontrola, eta borondatezkoa izango da gainerako kalifikazioen kasuan.

Jabeak edo sustatzaileak kontratatu beharko du, kanpo kontrola egiteko eragile akreditatuen zerrenda honako helbide honetan kontsulta daiteke:

www.euskadi.eus

PDF Energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistro telematikoaren eskuliburua deskargatu