Hemen zaude: Prentsa aretoaBerriak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berriak  

Emaitza orri bakoitzeko:

2018/03/09

Eusko Legebiltzarreko ordezkariek Viura izeneko gas naturala ekoizteko instalazioak bisitatu dituzte

Halaber, Armentia 2 ikerketa zundaketaren gunea ezagutu dute, Arabako Subijanan (Vitoria-Gasteiz)

2018/03/07

ALEMANIAKO TRANTSIZIO ENERGETIKOKO EREDUA AURKEZTU DA EUSKADIN

  • Alemaniako Merkataritza Ganberaren eta Alemaniaren Enbaxadaren lankidetzari esker lekualdatu da erakusketa, eta EHUko Bizkaia Aretoan bisitatu ahalko da martxoaren 5etik 15era bitarte.
  • Trantsizio energetikoaren trakzio teknologiko eta industrialeko gaitasunari buruzko zabalkunde-jardunaldiak egingo dira Bilbon eta Donostian martxoaren 12an eta 13an, hurrenez hurren.
  • Energia-efizientzia, berrikuntza teknologikoak eta energia berriztagarrien hedapena dira Energiewende deitutakoaren ardatz nagusia.
  • Euskadik bere Energia Estrategian finkatu du trantsizio horretan aurrera egitea efizienteagoa eta petrolioarekiko mendakotasun gutxiago duen energia-sistema batera iristeko, petrolioaren ordez iturri garbiagoak erabilita, hala nola gas naturala eta, batez ere, energia berriztagarriak.
  • 2018/03/02

    Energiaren erabilera arduratsuaren aldeko kanpaina Energia Efizientziaren Munduko Egunean

    “Utz iezaiozu lapurrari etxean sartzen” leloak herritarrak kontzientziatu nahi ditu energiaren erabilera arduratsuaren inguruan, esparru guztietan

    2018/03/01

    BiMEP eta TECNALIA erakundeek beren aliantza indartu dute

    Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute offshore teknologia berriztagarriak ziurtatzeko lanetan

  • Azken helburua da itsas energia berriztagarrien zabalkundea azkartuko duten soluzio aurreratuak ematea
  • Beste urrats bat Euskadi teknologia horien garapen-polo gisa kokatzeko bidean
  • Uhinen energia-kaptadore, aerosorgailu flotatzaile eta itsas energiekin lotutako beste teknologia batzuei buruzko entseguak estandarizatu eta ziurtatzeko lanetan jardungo dute, elkarlanean
  • 2018/02/09

    Energiaren Euskal Erakundeak, Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostu dute sare elektrikoaren digitalizazioaren alde egiten jarraitzea, Bidelek 4.0 proiektuaren bitartez

    Proiektuak 30 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko du datozen hiru urteetan • Bidelek 4.0 Euskadin garatuko da, eta gizartea deskarbonizatzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko du, gizartearen palanka nagusia ekonomiaren elektrifikazioa dela aintzat hartuta • 25 enpresak baino gehiagok parte hartuko dute proiektu berritzaile horretan, teknologiaren erreferentzia izango da mundu osoan, eta Euskadiko ekipo-ondasunen eta energia-azpiegituren industria sustatuko du • Kontagailu adimendunen eta sare automatizatuen balioa erakutsi zuen Bidelek Sareak proiektuaren arrakasta ikusirik, Bidelek 4.0 proiektuak onura gehiago ekarriko ditu sare elektrikoaren kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat

    2018/02/03

    Bilboko portuan Oizmendi ontziak GNL kargatzeko proba pilotua egin du, ontzi batetik bestera lehena Ardatz Atlantiko eta Mediterraneo osoan

  • ITSAS GASek bultzatu du Oizmendi ontziaren (lehen, Monte Arucas) egokitzapena, beste ontzi batzuk gas natural likidotuz (GNL) hornitzeko. Energiaren Euskal Erakundeak (% 49), Naviera Murueta enpresak (% 25,5) eta Ibaizabal Finantza Taldeak (% 25,5) partaidetza dute ITSAS GASen.
  • Europako Batzordearen Core LNGas Hive europar proiektuaren esparruan kokatu behar da ekimena, Bilboko Portu Agintaritzaren parte hartzearekin batera. Proiektu horrek ontzi-sektorean gas naturala bultzatu nahi du, eta 4,5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadin GNL ezartzeko proiektuetarako.
  • Gas naturala erregai garbiagoa da itsas garraioarentzat, gaur egun motorretan erruz erabiltzen diren fuel-olioa eta gasolioa baino.
  • GNLak bultzatutako flota % 20 hazten ari da urtean, gutxi gorabehera, eta hori aukera bikaina da Euskadin teknologia propioa garatzen ari diren ontziolentzat, baita euskal itsas bidea ontzi eraginkorrago horiek hornitzeko gai den gune gisa indartzeko ere.
  • 2018/01/23

    Energiaren Euskal Erakundeak 1,4 M€ eskuratu ditu Europar Batzordetik energia auditoriak egiteko

    Eusko Jaurlaritzaren 800 eraikin baino gehiago aztertuko dira, energia eraginkortasunaren eta berriztagarrien aldeko neurriak abian jartzeko xedez

    2017/12/26

    Olatuen energia atzitzeko BiMEPeko dispositiboak bere lehen produkzio-urtea bete du

    Lehen aldiz gainditu du Europan teknologia horrek elektrizitatea sortzeko denbora-epe luzeko probaldi bat

  • Energiaren Euskal Erakundeak sustatzen ditu saiakuntzak, apustu irmoa egin baitu itsas energien garapena bultzatzeko.
  • Oceantec Energías Marinas euskal enpresaren garapen bat da kaptadorea.
  • anterior siguiente
    1 - 2 - 3 - 4 - 5