Hemen zaude:
Azaroaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Amsterdamen

Euskadiko standa inauguratu da WindEurope azokan, Europako sektore eolikoaren bilgunerik garrantzitsuena

Energia Eolikoaren Europako Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen WindEurope kongresua eta erakustaldia erreferentziazko bilgunea da sektoreko eragile guztientzat. Gaurdanik, hilak 28, eta 30era arte, RAI Amsterdam biltzar zentroan, sektorean diha...

1982an sortua Euskadiko politika energetikoa garatzeko

Energiaren Euskal Erakundeak 35 urte bete ditu Euskadiko energia egoera hobetzeari lotuta

Garatutako lanari esker, EEEk Eusko Jaurlaritzari jasotakoa baino 142 milioi euro gehiago itzuli dizkio

  • Hiru hamarkadatan 30 milioi euro eman dira laguntzetan, energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendu partikularrera bideratuta.
  • Gas naturalaren alde egindako apustuak inbertsioak aurreratu zituen, euskal gasifikazioa azkartzearekin batera. Horrek ekarri zuen, besteak beste, industrian energia-prezio lehiakorrak izatea eta eraginkortasun handiko teknologia industrialak erabiltzea. Prozesu hori giltzarria izan da industriaren lehiakortasunerako merkatu globalean, enplegu kuotei eusteko eta industriaren BPIerako.
  • Hamarkada hauetan gas naturalari sarbidea emateak nabarmen murriztu du petrolioaren erabilera: % 62 izatetik oraingo % 43 izatera. Gainera, emisio gehien eragiten duen energia, ikatza, ez erabiltzea ahalbidetu du. Era berean, etxebizitzetan konfort egoera orokortzea lortu du.
  • Energia berriztagarriek euskal energia-eskariaren % 7 ase edo betetzen dute, energia-autohornikuntza tasa dena, hain zuzen ere. Arlo horretan, Euskadik ikerkuntzaren aldeko apustua egin du, BiMEP edo CIC energigune moduko saiakuntza zentroen bitartez, energia sektorearen barruan aukera industrial berriak sortzeari begira.
  • Eusko Jaurlaritzaren euskal agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak 35 urte bete ditu. Jardunean aritutako hiru hamarkada horietan, Euskadin energia-politika planifikatua eta iraunkorra garatzen lagundu du. 80ko hamarkadan burututako industria- eta e...

    Klima aldaketa eta energia txostenaren aurkezpen ekitaldia

    Euskal herritarrak berriztagarrien eta gasaren alde

    Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlan baten arabera, gizarteak badaki ingurumen-arazo hori konpontzeko ohiturak aldatu behar izango direla. Izan ere, % 88aren ustez energiaren kontsumoa murriztu behar ...

    Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.
    Erregula ezazu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan. Hortik gorako gradu bakoitzak % 7 igoarazten du kontsumoa alferrik.
    Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa; ura aurreztea energia aurreztea baita.
    Gure etxeetan energia-hornidura izateko erabil daitezke energia berriztagarriak; eguzki, haize eta biomasan dagoen energia ustiatzeko ekipoak jarriz.
    Erabil ezazu aurrezteko dagoen biderik egokiena: etengailua, eta ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala.
    Horrelako tresnak erosterakoan, aukera itzazu A++ klaseko energia-etiketa dutenak, energia eta diru asko aurrezten baitute.
    Labearen ordez, erabili mikrouhina, denbora eta energiaren % 60 baino gehiago aurreztea baitakar.
     Ahalik eta ondoen aprobetxatu garbigailuaren edukiera eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.
    30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu, itzali erabat ordenagailua.
    Ibilgailu elektrikoa eraginkortasun handiko alternatiba bat da errepideko garraiorako.
    Hiri barruko joan-etorriak egiteko, erabili garraio publikoa, eta utzi automobila aparkatuta.
    Bidaia ertain eta luzeetan garraio publikoa automobila baino 6 aldiz eraginkorragoa da.
    Bioetanol eta biodiesel bioerregaiek zuzenean ordezkatzen dituzte gasolina eta gasolio fosilak.
    Energia berriztagarria diren bioerregaiek petrolioaren eratorrien kontsumoa eta emisio kutsagarriak gutxitzen dituzte.