Energia-aurrezteko helburuak.
2050erako energia-kontsumoa % 60 murrizteko helburua ezarri da, eta 2030erako % 35eko murrizketa, oinarri-urte baten aldean. Eraikin, argiteria publiko eta ibilgailuekin lotutako helburuak dira.
Jasangarritasun energetikoa lurralde-antolamenduko eta hirigintzako politiketan integratzea.
Lurralde-planetarako (antolamendua, partzialak, sektorialak) eta garraio-planetarako (errepideak, azpiegiturak, etab.) jasangarritasun energetikoari buruzko azterlan bat eskatzen da.
Jasangarritasun energetikorako batzordea.
Administrazio publiko guztietan jasangarritasun energetikorako batzorde bat edo antzeko bat sortu behar da jasangarritasun energetikoko jardun-planak edo inbentarioak onartzeko, neurri eta helburuak ikuskatzeko eta jardunen garapenaren inguruan informatzeko.
Eraikin, mota guztietako instalazio (argiteria publikoa, igogailu publikoak, iturri-ponpak eta eskailera mekanikoak, besteak beste) eta ibilgailuen inbentarioa.
Eraikinen inbentarioan, eraikin bakoitzaren azalera erabilgarria, kalifikazio energetikoa eta energia-kontsumoa adierazi behar dira. Inbentarioa publikoa izango da.
Kontsumoen kontrola.
Eraikin eta instalazio guztietan energia-kontagailuak ezarriko dira, teleneurri eta guzti, informazioa zentralizatuta eta hilabete-oinarriaren araberako urteko kontrola ezarrita.
Eraikinen eta argiteria publikoaren auditoria energetikoa.
Nahitaezkoa lau urtean behin 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetarako eta kanpo-argiteria publikorako.
Jasangarritasun energetikoan jarduteko planak.
Administrazio publiko guztiek egin behar dituzte beren eraikin, instalazio eta ibilgailuetarako, diagnostiko bat, estrategien definizioa eta herritarren parte-hartzea barne.
Energia elektrikoa erostea.
Eskuratutako energia elektrikoaren % 100ek jatorri berriztagarria eduki behar du, lizitazio berrietarako. Pleguetan ETEen eta kooperatiben konkurrentzia bermatuko da, eta konpainia merkaturatzailearen onura soziala eta produkzio elektrikoaren hurbiltasuna hartuko dira kontuan.
Energia berriztagarriak.
2030. urterako, eraikinek energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak eduki beharko dituzte, beren kontsumoaren % 32 hornitzeko nahikoak.
Instalazio, ekipamendu eta ibilgailuak berritzea.
Administrazio publikoek errendimendu energetiko handiko produktu, zerbitzu eta eraikinak eskuratu behar dituzte, efizientzia klase altuenetakoak, bideragarritasun ekonomikoa, egokitasun teknikoa eta behar adinako lehia izatea kontuan hartuta.
Eraikinen kalifikazio energetikoa.
Kalifikazio energetikoaren berri ematen duen etiketa erakusgai jarri behar da eraikin guztietan; lehendik dauden eraikinei dagokienez, 2030. urtean B kalifikazioa lortu behar da haren jabe ez diren eraikinen % 40an. Eraikin eta erreforma integral berriek ia ez dute energiarik kontsumituko, hau da, eraikuntzaren kode teknikoaren betekizunak beteko dituzte.
Erregai alternatiboak.
2020tik aurrera eskuratutako ibilgailu guztiek (baita renting edo leasing modalitateetakoek ere) erregai alternatiboak erabili behar dituzte, baita errepide bidezko garraio-zerbitzu publikoak ere.
Mugikortasun jasangarria.
Karga elektrikoko guneak eta bizikleten aparkalekuak jarri behar dira eraikin berrietan, eta erabilera publikoko karga elektrikoko guneak hiri-ingurunean. Bizikletak erabili eta aparkatzeko erraztasunak eman behar dira, eta mugikortasun-planak egin 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, baita hiriarteko mugikortasun-planak ere, lurraldeko gainerako udalerrietan.
Beste betebehar batzuk.
2 urtean behin, administrazio bakoitzaren txosten bat argitaratzea. Kudeatzaile eta teknikariak prestatzea. Prestakuntza Plana Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailari informazioa ematea ekintza-planen onarpenaren gainean.