Jardunaldiak eta albisteak

Biometanoa

Zer da biometanoa?

Reactores biometano Esquema biometano

Biometanoa biomasatik sortutako metanoa da, eta gas naturalaren antzeko ezaugarriak dauzka. Gas berriztagarria da, materia organiko berriztagarritik (biomasa) lortzen delako digestio anaerobioko prozesuan lortutako biogasa araztu ondoren.

Digestio anaerobioko prozesuan, materia organikoa deskonposatu egiten da oxigenorik ezean, bakterioen eraginez, eta, horren ondorioz, biogasa sortzen da, baita lokatz edo lohi moduko bat ere, non substantzia ez-organiko gehienak biltzen diren (nitrogenoa, fosforoa, etab.), beste konposatu ez-biodegragarri batzuekin batera.

Biogasa Hiri Hondakin Solidoen zabortegietan sortzen da, bertan metatutako materia organikoaren degradazioaren ondorioz, baita erreaktore eta digestoreetan ere, non materia organiko ugariko biomasak tratatzen diren: hondakin-uren araztegietako lohiak, nekazaritzako elikagaien industrietako hondakinak, abere-hondakinak, etab.

Gas-nahaste bat da biomasa: % 40-70 Metanoa (CH4) da, % 30-40 CO2, % 2-8 H2O, eta beste konposatu batzuen aztarnak ere baditu, hala nola SH2, O2, N2, NH3, siloxanoak eta partikulak. Garbitzeko prozesu batez tratatu behar da lehenbizi, eta aberasteko beste prozesu batez jarraian (“upgrading”), biometanoa lortzeko.

Garbiketa eta “upgradinga”

Biogasa garbitzeko prozesua H2O, SH2, siloxanoak eta beste hainbat elementu elkarrengandik bereiztean datza. “Upgradingeko” edo aberasteko prozesuaren bitartez, CO2 biogasetik bereizten da, eta horren ondorioz, biogasaren Metano-proportzioa handitzen da, haren konposizioa jatorri fosileko gas naturalaren antzekoa izateraino.

Esquema biometano

Biogasa aberasteko hainbat teknologia erabil daitezke: ur bidezko xurgapena, xurgapen kimikoa, Pressure Swing Adsorption (PSA), mintzak, kriogenizazioa..., bakoitzak bere gastu eta kostuekin. Une honetan, “upgrading” prozesuek kostu handia dute oraindik ere, eta haien garapen teknologikoan ari dira lanean.

Biometanoaren erabilerak

Vehiculo GLP Vehiculo GLP

Biogasa betidanik aprobetxatu da energia gisa, elektrizitate eta bero bihurtuz motor alternatiboetan. Alabaina, biogasa balioztatzeko planten errentagarritasuna jaitsi da, “upgrading” teknologiak garatu dira, eta garraiorako erregai berrien eskutik aukera berriak sortu dira; faktore horiek eta beste batzuek eragin dute biogasa aprobetxatzeko bide berri bat indar handiarekin sortzea, hain zuzen ere, biogasa metano bihurtzea. Izan ere, biometano hori erabil daiteke erregai gisa gas naturala darabilten ibilgailuetan, edo bestela, gas naturaleko sarean injekta daiteke, horrek beste prozesu osagarri batzuk eskatzen dituelarik, hala nola konpresioa, kalitate-kontrola, etab.

Ibilgailuetarako gas natural gisa erabili zein sarean injektatu, biometanoak estandar jakin batzuk bete behar ditu. Ildo horretan, UNE-EN 16723 arau bat dago indarrean (Gas naturala eta biometanoa garraioan erabiltzeko, eta biometanoa gas naturaleko sarean injektatzeko), bi zatitan banatua:

Zatia: UNE-EN 16723-1

Biometanoa gas naturaleko sarean injektatzeko zehaztapenak.

Zatia: UNE-EN 16723-2

Ibilgailuetarako erregaiaren zehaztapenak.

Estatistika-datu batzuk

Jarraian erakusten diren datuek aditzera ematen dutenez, Europan biometanoak badu oraindik garatzeko tarterik.

Biogas planten kopurua Europan, 2015ean

Biogas planten kopurua Europan, 2015ean

Iturria: EBA (European Biogas Association)


Biogas Planta kopuruaren bilakaera Europan

Biogas Planta kopuruaren bilakaera Europan

Iturria: EBA (European Biogas Association)

Bioetanol-instalazio kopuruaren bilakaera Europan

Bioetanol-instalazio kopuruaren bilakaera Europan

Iturria: EBA (European Biogas Association)

Bio-SNGa (Bio-Synthetic Natural Gas)

Biometanoaren erabilera berberak dauzka, biek ere antzeko konposizioak dauzkatelako, baita gas naturalaren aldean ere.

Funtsean, produkzio moduagatik bereizten da biometanotik, ez delako digestio anaerobiko prozesu batetik eratorritako biogas baten “upgrading” bitartez lortzen, biomasaren gasifikazio bidez sortutako “syngas” edo sintesi-gas baten (CO eta H2, nagusiki) metanazio bitartez baizik.

Esquema bio-sng

Gasifikazioa, biomasa bihurtzeko prozesu termokimiko bat da, non biomasa partzialki oxidatzen den sintesi-gasa bihurtzeko. Sintesi-gas hori CO etaH2 da neurri handi batean, baina CO2 eta CH4 ere eduki ditzake, baita N2 ere, gasifikazioa airez egin bada oxigenoa erabili beharrean.

Metanazioa katalisi bidezko bihurtze-erreakzio bat da normalean, sintesi-gasa metano eta ur bihurtzekoa: CO+3H2 → CH4+H2O.

Gasifikazioa eta metanazioa oraindik garapen- eta demostrazio-bidean dauden teknologiak dira, aplikazio honi dagokionez.