Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Geologia eta meatzea

Energiaren Euskal Erakundeko sail honen jarduna bost ildo ezberdin hauetan garatzen da.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko geologia eta meatze azpiegitura dokumentalaren sorkuntza eta mantentzea.
 Dokumentazio horrek honako atal hauek ditu:
    • Geologia eta meatze alorreko kartografia.  
    • Mineral, metal eta industria aztarnen datu-baseak. 
    • Geologia eta meatzearen ezagutzeari begirako zundaketen datu-baseak.
Jarduera horiek era egokian garatzeko, zenbait lankidetza hitzarmen sinatzen ditu Estatuko beste erakunde publiko batzuekin.
 
  • Euskal Autonomia Erkidegoko mineral baliabideen ikerkuntza. Mineral, metal eta industria baliabideak ikertzeko proiektuen garapena. Geologia eta meatze aloreko aholkularitza eta kontsulta zerbitzuak ematea.
  Gehienbat, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioentzako zerbitzuak: udalak, foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza. Lan horiek, funtsean, honako arlo hauek hartzen dituzte:  
    • Antzinako meategiei lotutako arriskuen inguruko azterlanak.
    • Meatzeen inguruko planifikazio sektorialak. 
    • Geologia eta meatze alorreko ondarea balioan jartzea. 
  • EEEren partaidetza duten sozietateen kudeaketan laguntzea.
Hidrokarburoen esplorazioa eta ekoizpena. Ikus www.shesa.eus
 

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.