Euskal Energia Erakundearen eta Iberdrola Distribución Eléctrica sozietatearen bidezko Eusko Jaurlaritzaren ekimena da Bidelek Sareak, hirigune eta landaguneak sare adimendunekin hornitzeko, hornidura elektrikoaren efizientzia eta segurtasuna gehitzeko helburuarekin. Sistema malguago, sendoago eta seguruago bat garatzeko bidea lortzea da sare elektriko adimendun horien erronka nagusia, banaketa elektrikoko sistemaren zein erabiltzaileen eta enpresa-sarearen mesedetan izango den sistema.
Bilboko eta Portugaleteko hiriguneetan, Lea Artibaiko landa-eremuan eta Gipuzkoako hainbat udalerritan sare adimendunak zabaltzea da Bidelek Sareak proiektuaren helburua. Zabaltze hori 2011. urteko amaiera aldera hasi zen eta 2015an amaitu zen. Horiek horrela, 415.000 kontadore adimendun ditu Euskadik, baita teknologia aurreratuak 2.400 transformazio-zentrotan eta teknologia digitala duten 3 azpiestazio elektriko modernizatu ere.