Eusko Jaurlaritzaren
Energia Agentzia

Jardunaldiak eta albisteak

ATELIER

ATELIER Amsterdam eta Bilbo hirietan ardaztutako proiektua da, eta Europako zortzi hiritan Energia Positiboko Barrutiak garatu eta abiatzean oinarritzen da proiektua. Mugikortasun adimenduna duten eraikinak eta teknologiak txertatzen dituzten soluzio berritzaileak aurkeztuko ditu ATELIER proiektuak, energia kontsumitu beharrean energia sortzeko, gunetzat hautatuko bi hirietan: Amsterdamen (Herbehereak) eta Bilbon (Espainia). Horrela, 1340 MWh-ko soberakin energetikoa sortuko du lehen mailako energian, 1,7 kt CO2 gutxiago eta 23 t NOx gutxiago isurtzeaz gain.

ATELIER egitasmoko kide diren hiriek, Bratislava (Eslovakiako Errepublika), Budapest (Hungaria), Kopenhage (Danimarka), Krakovia (Polonia), Matosinhos (Portugal) eta Riga (Letonia) hiriek, arrakastaz ezarritako soluzioak errepikatu eta egokituko dituzte, eta, hala, baliagarriak izango dira etorkizuneko hiri adimendunen saiakuntza-banku gisa.

Argibide gehiago

Atelier