Euskadin hiri-berroneratzea zabaldu nahi duen programa bat da Opengela eta, horretarako, auzoko bulegoekin sortutako sarea erabiltzen du, bulegoek auzokoei arreta eskaintzeko leihatila bakarren antzera jardun dezaten. Hiri-berroneratzearen bidez hirietako bizi-kalitatea hobetzea da helburua.
Europako Batzordearen laguntza du Opengela ereduak, programa hasi zenetik. Lehenik, 2020 Horizon programaren bidez, programa horrek finantzatu baitzuen HIROSS4all proiektua 2019tik 2023ra bitarte ‘Basque Integrated Renovation model (Opengela): enabling a fair, clean energy Transition through a Unique network of One-Stop-Shops' (BIRTUOSS) proiektua bultzatzen duen LIFE programaren bidez, 2023tik 2026ra bitarte.
BIRTUOSS programaren helburu nagusia Opengelaren hiria berroneratzeko eredu integratua hobetzea eta zabaltzea da, eredu hori etxebizitzen jabeen talde zabalago bati zuzenduz. Horrek tokiko agenteekin kolaborazioak ezartzea inplikatzen du, eta, horrekin batera, eredu jasangarri bat diseinatzea eta zerbitzua zabaltzea zerbitzuak euskal eskualde osoa hartu dezan. Auzoetako esku-hartzeak hartu nahi ditu ardatz BIRTUOSS programak, familia anitzeko eraikinen birgaikuntza eta guzti, eraikin horien energia-errendimenduaren hobekuntza ere nabarmenduz, HIROSS4all proiektuarekin eskuratutako esperientzian oinarrituta, eta bere hedadura handitu nahi du ingurumen-arloko, gizarte-arloko eta arlo ekonomikoko neurriak integratuz, eredua euskal udalerri guztietara eta haien auzoetara zabalduz.
Eusko Jaurlaritza buru duen partzuergoko bazkide da EEE, eta 14 bazkidek parte hartzen dute partzuergoan: Build Inn (Eraikune), CAVIAR Ikerketa Taldea (UPV-EHU), Bilboko Udal Etxebizitzak, GNE Finance, GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea, EDE Fundazioa, Cíclica Arquitectura, Aclima, Gabineteseis, Fedarene, Green Building Council Espainia eta Zabala Innovation.
Hogei euskal udalerritara baino gehiagotara iritsi da jada Opengela, eta erreplikagarritasun handia du Europa osoan. Gainera, BIRTUOSS programari esker, proiektu pilotu bat (living lab) martxan jarriko da aurrerapausoak esperimentatzeko.
Espero diren emaitzak
- Opengela ereduaren frogapena eta ezarpena Torreurizarko (Bilbo) proiektu pilotuan, proiektuaren iraunaldian 610 biztanle eta 264 etxebizitza eraginpean hartuko dituzten eraikinak birgaitzeko zerbitzuak eskainiz. 2026ra arte, eredua beste bederatzi esku-hartzerekin zabaltzea espero da hurbileko bulegoen bitartez, bulegoek leihatila bakarren antzera jardun dezaten, 4.800 biztanleri eta 2.102 etxebizitzari zerbitzua eskainiz.
- Energia primarioaren % 62,83ko aurrezpena (11,41 GWh/urte) proiektuak irauten duen bitartean, berotegi-efektuko gasen emisioak urtean 13.028,54 tCO2 murriztuta.
- Parte-hartzean eta baterako sorkuntzan oinarritutako ingurune bat sortzea jada badagoen eredua hobetzeko.
- Negozio-eredu autosufiziente bat garatzea.
- Eraikinaren Pasaportea egitea Torreurizarko 10 eraikinetarako, 10 auzotako 50 eraikinetara zabalduz 5 urteko epearen barruan.
- Opengela eredua Europako 10 eskualde edo hiritara eramatea ikasitakoak beren tokiko testuinguruan aplikatu ahal ditzaten.
- 30 lanpostu sortzea hurbileko bulegoak kudeatzeko.
Más información