ENERGIA IRAUNKORRAREN ALDEKO PLANIFIKAZIOAN LANKIDETZA
BEROTEGI EFEKTUKO GASEN IGORPENAK MURRIZTEKO BATERA LAN EGITEA, 2020. URTEARI BEGIRA
Europarentzako Energia Adimenduna izeneko programak diruz lagundutako proiektu europar bat da COOPERNERGY, 2013ko maiatzean abiatu eta 3 urteko iraupena izango duena. Proiektuaren helburu nagusia da toki, eskualde eta erkidegoetako agintari publikoen arteko lankidetza ereduak areagotzea, energiaren kontsumoa eta CO2-aren emisioak murrizteko. Horretarako, egitasmoan parte hartuko duten 8 erkidegoek lan bateratuak egingo dituzte administrazioaren esparru zenbaitetan, maila ezberdineko gobernantza eredu eraginkorragoak lortze aldera, eskualde eta erkidegoetako energia iraunkorraren aldeko ekintza planak eratzeko eta horiek aurrera eramateko ekintza bateratuak gauzatzeari begira.
Energiaren Euskal Erakundeak bere esperientzia jarriko du Europako gainerako erkidegoen eskura, Alkateen Ituna proiektuaren koordinazio-egitura den aldetik; lurralde mailako 5 koordinazio-egitura sortzeko xedez, gutxienez, eta tokiko agintariak animatzeko Itunarekin bat egitera.