Proiektuaren helburua
FosterREG proiektuaren (15/06/1etik 17/05/31ra) helburua da toki, eskualde eta nazioen ahalmen publikoa hobetzea, hiri-eraberritze integralaren egitasmoak planifikatu, finantzatu eta administratzeko, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeari begira. Horretarako, proiektuan maila ezberdineko koordinazioa bultzatuko da, ahalmenak sortzeko eta alor guztiak modu egokian artikulatzeko, erkidego, herrialde eta Europako lankidetza-sareak ezartze edo sendotze aldera.
Izango duen eragina
Proiektuaren eragin zuzena, funtsean, energia eraginkortasunaren aldeko politikak planifikatu, finantzatu eta ezartzeko aukerak eta erronkak hobeto ulertzen laguntzea izango da, toki, eskualde edo erkidegoetako eta nazio mailako erakundeetako funtzionario publikoek hiri-eraberritze integral planak diseinatzen dituztenean. Zeharkako eraginei dagokienez, toki, eskualde eta nazio mailako energia eraginkortasun eta hiri-eraberritze integral plan berrietan izan dezakeen eragina nabarmendu daiteke; eta esparru zabalagoa batean, eraikinen azken erabiltzaileengan ere eragina izan dezake, proiektuan garatutako ildo eta planen arabera eraberrituz gero.
FosterREG egitasmoaren webgunea