Eusko Jaurlaritzaren
Energia Agentzia

Jardunaldiak eta albisteak

MaRINET 2

MaRINET2 Europako ekimen bat da, 13 herrialdetako 29 bazkide biltzen dituena; itsas energiako gailuak garatzen dituztenei kontinente mailan garrantzia duten entseguetarako azpiegituretan doako sarbidea erraztea du xede. Sareak 10,5 milioi euroko aurrekontua du gutxi gorabehera, eta lau urte eta erdiko gauzatze-epea.

MaRINET2 ekimenak, MARINET proiektuaren jarraipena denak, gure ozeanoen ahalmen energetikoa desblokeatzeko misioa hartu du bere gain. MaRINET2 ekimenaren helburu espezifiko eta neurgarriek zeregin asko hartzen dituzte barnean, besteak beste, probak estandarizatzea, modelatze fisikoko jarduketen eta testatze-proben kalitatea, sendotasuna eta doitasuna hobetzea, azpiegituretan nazioz gaindiko sarbidea emanez Europako ikertzaileen arteko sareak sortzea, eta ikerketaren emaitzak trukatzeko eta hedatzeko bideak bultzatzea.

Argibide gehiago

Marinet 2