Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

OCEANERANET COFUND

OCEANERA-NET COFUND Europako sare bat da, Europako Batzordearen Horizon 2020 Programak kofinantzatutakoa; bost herrialdetako I+G ataleko zazpi finantza-erakunde biltzen ditu, itsas energia berriztagarrien garapenean laguntzeko xedea dutenak, zehazki. Ekimen berri horrek Europako Batzordearen 7. Esparru Programak kofinantzatutako OCEANERA-NET egitasmoaren lekukoa hartu du, energia berriztagarrien esparruan Europaren lidergoari eutsi ahal izateko eta, horrela, etorkizun handiko teknologien garapenean eta horiek merkatuan zabaldu arte aurrera egin ahal izateko.

Gainera, OCEANERA lagungarri izango da 2030ean energia-sistema iraunkor eta berriztagarri baterako jauzia egiteko, Europar Batasunaren Teknologia Energetikoko Plan Estrategikoa egiteko (Set-Plan), Europako Foro Ozeanikoaren bide-orria osatzeko, bai eta 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako ere.

OCEANERA-NET proiektuak Estatuko eta eskualdeetako finantza-programen artean baliabideak koordinatu eta batzearen alde egiten du, eta, horretarako, nazioz haraindiko deialdi bateratuak egiten ditu itsas energien esparruko I+Gko lankidetza-proiektuetarako, bai eta nazioarteko lankidetza-jarduerak eta ezagutzaren transferentziarakoak bultzatzeko ere.

Argibide gehiago

OCEANERA-NET COFUND

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.