Jardunaldiak eta albisteak

OceanSET

Energia Ozeanikorako SET Inplementazio Plana 2018ko martxoaren 21ean onartu zuen SET Planeko Zuzendaritza Batzordeak. Aldi baterako lantalde batek prestatu zuen plan hori, eta Europako Batzordeko ordezkariak, kide diren estatuetakoak eta interesa duten beste batzuk biltzen zituen. Plan hori gauzatu ahal izateko, aldi baterako lantaldeak bilakaera bat izan du, Inplementazioko Lantalde rola bete ahal izateko.

Orain arte, itsas energiaren sektoreari zuzendutako babesa, batez ere, olatu eta mareen sektorearen xedeetan ezarritako ikerketak eta bide-orriak garatzean oinarritu da. Inplementazio Planaren printzipioa xede horiek ekintza operatibo bihurtzea da. Inplementazio Planean zerrendatutako ekintzak Energia Ozeanikorako Bide Orri Estrategikoan oinarritzen dira batik bat, eta, zehazki, Europako Batzordeak, kide diren estatuek, eskualdeek, interesa duten aldeek eta itsas energiaren sektore zabalago batek adostu du.

Inplementazio Planaren asmo nagusia halako ikuspegi egituratu baten zirriborroa osatzea da, olatu eta mareen esparruko teknologiei garapen-bide sinesgarri bat urratzen lagun diezaien, eta azken xedetzat ikuspegi komertzialetik bideragarriak diren industria eta produktuak hartuta. Inplementazio Planean aurkeztutako denbora-eskala objektiboa 2025. urtea da mareen teknologietarako, eta 2030. urtea, berriz, olatuen teknologietarako.

Inplementazioko Lantaldeari lagunduko dio OceanSET proiektuak, Inplementazio Planean zehaztutako xedeak bete daitezen lanean jarraitzeko. Bereziki, itsas energiaren sektorearen aurrerabidea ebaluatzera zuzendutako da OceanSET, eta arrakasta ekarriko dion babesa eman ahal izateko Europar Batasunak finantzatutako proiektuak eta proiektu nazionalak gainbegiratuko ditu. Datu garrantzitsuak urtero bilduko dira, eta kide diren estatutuei eta Europako Batzordeari sektorearen aurrerabideari buruzko informazioa emateko erabiliko dira; horrez gain, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez berrikusteko erabiliko dira, bai eta emandako finantzaketa-fluxuen onurak kide diren estatuetan, eskualdeetan eta Europako Batzordean nola maximiza daitezkeen ebaluatzeko ere.

Argibide gehiago

OceanSET

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.