Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

PRO-LITE

Procurement of Lighting Innovation and Technology in Europe (PRO-LITE)

Europar Batzordeak kofinantzatutako proiektu honen helburua da sektore publikoan diharduten agintariei prestakuntza ematea, kontratazio ahalmena edo gaitasuna sendotzeko moduen inguruan. Hartara, eskala ekonomiak eratu ahal izateko, era berritzailean erosteko eta Europako ekonomia sustatzeko

PRO-LITE egitasmoak erakutsi nahi die sektore publikoko erakundeei kontratazioei lotutako oztopoak eta gorabeherak gainditzeko zer-nolako baliabidek dituzten eskura, teknologia berritzaileak eskaintzeko eta haien erakundeentzako errentagarriak direnak. Aldi berean, gainera, hazkunde ekonomikoa suspertzen laguntzen dute.

PRO-LITE proiektua, funtsean, gizarte, ingurumen eta ekonomiari lotutako onurak dakartzan argiztapen teknologien eta konponbide berritzaileen erosketan arituko da.

...

Helburu zehatzak

  1. Proiektuko bazkideak erosle adimendunak izaten laguntzea.
  2. Berrikuntzaren inguruko erosketetan dauden oztopoak identifikatzea eta aurre egitea; batez ere, espezifikazioan eta kontratazioan.
  3. Bazkideak trebatzea eta gaitzea, berrikuntzaren erosketaren prozesuren bitartez.
  4. Gutxienez hiru erosketa egitea, argiztapenari lotutako konponbide berritzaileak lortzeko honako alor hauetan: Eraikinak (obra berria/berriztatzea), eskoletan kokatuak, Semaforoak eta Argiztapena metroetan eta tuneletan.
  5. Bestelako berrikuntzak aurkeztea; errentagarriak ekonomikoki, eraginkorrak eta onargarriak sozialki.
  6. Emaitzen berri ematea.

PRO-LITE proiektuaren bazkideak

United Kingdom
Transport for London (TfL)
Focus: Lighting for Transport Networks
Germany
Free Hanseatic City of Bremen
Focus: Lighting for Building (Schools)
Italy
Municipality of Torino
Focus: Building and Traffic Lighting
Italy
Consip
Focus: Street Lighting
Spain
EVE
Focus: Street Lighting
The Netherlands
PIANOo
Focus: Procurement process design

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.