Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratua Euskadiko ekintza klimatikorako proiekturik handiena da, datozen urteetarako, eta 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 eta 2050erako % 80 murriztea du xede. Bai eta klima-aldaketa arintzeko edota klima-aldaketari egokitzeko ekintzak proposatzea ere, EAEn klima-aldaketarekiko erresistentzia sakon-sakonetik hobetu ahal izateko
Horretarako, Urban Klima 2050 proiektuak zeharkako ekintzak eraikiko ditu hirietan eta herrietan, erresilientziarako tresnak barnean hartzeko. Administrazioa klima-aldaketaren aurkako borrokan eredu izan dadin lortuko du horrela. Sektore interesgarrietan aplika daitezkeen berrikuntzak eginaraziko ditu. Ezaguera sortuko du, erabakiak hartzerakoan txertatu ahal izateko. Gako diren eragileekin eta herritarrekin batera soluzioak diseinatzeko parte-hartze prozesuak sortuko ditu, eta, ildo horretatik, ingurumenarekiko konpromiso sendoa lortu ahal izateko herritarrak ahalduntzea lortuko du.
Ekintza horien bidez, Urban Klima 2050 egitasmoak euskal lurraldea aldatu egingo du, iraungo duen sei urteko epean klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuz. Gainera, Euskadiko Klima Aldaketarako Estrategiaren zabalkunde eraginkorra bideratuko du.
Argibide gehiago