Jardunaldiak eta albisteak

Hidrogenoaren Euskal Estrategia

Europan hidrogenoa ezinbesteko osagaitzat jo da energia-trantsiziorako bidean. Hidrogenoaren merkatu bat garatuko dela aurreikusten da, teknika berriztagarri elektrikoak energia-sisteman integratzeko betetzen duen funtzioari loturik.

Hidrogenoaren Euskal Estrategia hau, hidrogenoaren ekosistema baten sorkuntza bultzatu nahi du, hidrogeno berriztagarriren produkzioa eta biltegiratzea, garraioa eta banaketa azpiegitura batzuetan oinarrituz, tokiko merkatuari eutsi eta nazioarteko esportazio-merkatuan garrantzizko zentro logistiko bat ezartzeko oinarria izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO (PDF)

Portada de la publicación Estrategia Vasca del Hidrógeno

HELBURUAK 2030

2030. urterako ezarritako helburuak honako hauek dira epigrafe bakoitzerako:

EKOIZPENA

  • 300 MW-eko elektrolizazio-potentzia instalatua lortzea.
  • Produzitutako hidrogenoaren % 100 jatorri berriztagarrikoa edo karbono urrikoa izatea.
  • Urtean 2.000 t erregai sintetiko produzitzea.

AZKEN ERABILERAK: INDUSTRIA

  • Industrian lehengai gisa kontsumitutako hidrogenoaren %90 jatorri berriztagarrikoa edo karbono urrikoa izatea.
  • Hidrogenoa industria­sektoreko energia­kontsumo osoaren %5 izatea..

AZKEN ERABILERAK: ERAIKINAK

  • Eraikinetan hidrogenoa erabiltzeko 10 proiektu pilotu.

AZKEN ERABILERAK: GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA

  • Hidrogeno bidezko 20 autobuseko ota Euskadin.
  • Salgaiak garraiatzeko hainbat tamainatako 450 ibilgailuko ota.
  • Sarbide publikoko 10 hidrogeneraz osatutako sarea, presentzia hiru lurralde historikoetan bermatuz.

 ENERGIBASQUE ESTRATEGIA

Hidrogenoa Energibasque Estrategiaren eremu estrategiko berri gisa txertatu da, euskal ekosisteman dauden interesekin eta gaitasunekin bat etorriz.

Esquema de la estrategia Energibasque

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.