Teknologia Garbien Euskal Zerrenda merkatuan eskuragarri dauden ekipoen zerrenda batek osatzen du, eta horien aplikazioa onuragarriagoa da energiaren eta ingurumenaren ikuspegitik, helburu bererako erabiltzen diren ohiko teknologien aldean. Horiek eskuratuz gero, ekipoaren inbertsio-kostuaren % 30eko kenkari fiskala lor daiteke, Euskadiko lurralde historiko guztietako sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.
Hala, Euskal enpresek funtsezko zerga-tresna dute Euskadiko Trantsizio Energetikoaren helburuen hedapena bizkortzeko, eraginkortasun energetiko handiko ekipoak eta teknologiak erabiliz.
Informazio gehiago eta txosten arrazoituaren eskaera
Informazio gehiago (PDF)