Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2018ko maiatza

Energia elektrikoa

Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %4 egin zuen gora maiatzean, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %9,6 igo zen, zerbitzuetan %1,4 eta etxekoan, berriz, %6,4 jaitsi zen.

2018ko maiatzera arte metatutako kontsumoak %1,9 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %1,7 igo zen, zerbitzu arloan %1,7 ere eta industrian %0,7.
Maiatzera arte, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: kautxuzko eratorriak (+%7,3), kimika (+%5,9), zementua (+%3,7) eta beiragintza (+%4,3); behera egin dutenak, aldiz, ontzigintza (-%52,1), papera eta kartoia (-%5,7). Siderurgia eta galdagintza %1,1 igo da.
 

Gas naturala

Maiatzean, gas naturalaren guztizko kontsumoak %6,2 egin zuen gora, 2017ko maiatzean izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %32,7 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %13,4 igo zen.
Maiatzera arte metatutako kontsumoak %3 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (-%43,1 CCTT-n eta +%8,9 gainerako sektoreetan).
 

Erregaiak garraioan
Apirilean, garraioan erregaien kontsumoak %14,7 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta.
Urteko lehen 4 hilabetean metatutako kontsumoa %9,4 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %4,2 egin zuen gora eta A gasolioarenak %9,9.
 

Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2018ko maiatza

Petrolioaren kontsumoa munduan
Maiatzean, munduan petrolioaren kontsumoa egunean 99,2 milioi kupel izan zen (2017ko maiatzean izandakoaren aldean, %1 igo zen). Epealdi berean, Europar Batasunean %0,9 egin zuen behera kontsumoak, 14,1 Mbpd kantitatera iritsiz; Txinan %3,4 igo zen, eta 13,5 Mbpd kontsumitzera heldu zen eta AEBetan %1 igo zen, eta 20,2 Mbpd kopuruan kokatu zen.
 
Energiaren kontsumoa Espainian
Espainian, gas naturalaren kontsumoak %11,4 egin zuen gora maiatzean, 2017ko hil horretan izandakoarekin alderatuta. 2018ko maiatzera arte metatutako kontsumoak %7,4 egin zuen gora. 2017. urteko aldi berean izandakoarekin alderatuta.
Elektrizitatearen kontsumoari dagokionez, behera egin zuen maiatzean, %1,1, 2017ko maiatzean izandakoaren aldean. 2018. urtean metatutako kontsumoa %1,8 igo zen, 2017an izandakoarekin alderatuta.
Espainian, errepideetan erregaien kontsumoak %4,2 egin zuen gora apirilean, 2017ko hil berean izandakoarekin konparatuta; gasolinen kontsumoa %0,9 igo zen eta gasolioena, aldiz, %4,9 jaitsi zen.
2018ko lehen lau hilabetean metatutako kontsumoak %3,3 egin zuen gora, aurreko epealdi beraren aldean, (%3 igo zen gasolinena eta %3,4 gasolioena).
Bestetik, hegazkinetan erabiltzen den kerosenoen kontsumoak %3,1 egin zuen gora apirilean, eta 2018ko lehen lau hilabetean izandako kontsumo metatua %5,7 igo zen, aurreko epealdi berarekin erkatuta.
 

Iturriak: REE, CORES, Enagás, EEEk prestatua, AIE eta EIAren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2018ko maiatza

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 76,6$ (64,9 €) izan zen maiatzean. Urtebetean prezioak %50,7 egin zuen gora (%41,1 eurotan).
 
Elektrizitatearen prezioa
OMIE eguneroko merkatuan, Espainian, elektrizitatearen prezioa 54,9 €/MWh izan zen maiatzean; duela urtebete zegoenaren aldean, %16,6 egin zuen behera.
 
Gas naturalaren prezioa
Alemanian, inportazioaren batez besteko prezioa 18 €/MWh izan zen apirilean, eta
%8,7 igo zen, 2017ko hil berean izandakoarekin erkatuta. Maiatzean, EGIX-en batez besteko prezioa 19,2 €/MWh izan zen (2017ko maiatzean izandakoarekin alderatuta, %18,6 igo zen).
Spot merkatuetan, maiatzean, Henry Hub-en prezioa 9,6 €/MWh izatera iritsi zen eta Japonian 22,8 €/MWh, (2017ko hil horretan izandakoaren aldean, -%11,1 eta +%29,7 egin zuten behera eta gora, hurrenez hurren).
 
Erregaien prezioa
EAEn, maiatzean, gasolioaren prezioa 1,21 €/l izan zen (urtebetean %13 igo da), eta gasolinarena 1,3 €/l (urtebetean %9,3 egin du gora).
 
CO2-aren prezioa
CO2-aren EUA baimenaren etorkizuneko prezioa 14,7 €/t izan zen maiatzean, eta urtebete lehenago izandakoarekin konparatuta, %216,3 igo da.
 

Iturriak: EEEk prestatua, OMIE, CESUR, Powernext, Japoniako Industria Ministerioa eta BAFAren datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2018ko maiatza

 

Energiaren kontsumoa Espanian

2018ko maiatza

 

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2018ko maiatza

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009