Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2018eko otsaila

Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %2,2 egin zuen gora otsailean, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %2,5 jaitsi zen, etxekoan, berriz, %10,2 igo zen eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan %1,3.
2018ko otsailera arte metatutako kontsumoak %0,8 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %0,4 igo zen, zerbitzu arloan ez da aldaketarik izan eta industrian, ordea, %0,8 egin zuen behera.
Urteko lehen bi hilabete horietan, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: zementua (+%17), kautxuzko eratorriak (+%12,2), beiragintza (+%10,3) eta kimikoa(+%5,6); behera egin dutenak, aldiz, siderurgia eta galdagintza (-%4,9) eta papera eta kartoia (-%4,8) dira.
Gas naturala
Otsailean, gas naturalaren guztizko kontsumoak %23,2 egin zuen gora, 2017ko otsailean izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %26 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %28,6 igo zen.
2018ko otsailera arte metatutako kontsumoak %0,6 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (-%42,6 CCTT-n eta +%6,1 gainerako sektoreetan).
Erregaiak garraioan
Urtarrilean, garraioan erregaien kontsumoak %9,8 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta.
Azken 12 hilabetean metatutako kontsumoa %6,6 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %4,8 egin zuen gora eta A gasolioarenak %6,8.
Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta

KANPOKO EGOERA

2018eko otsaila

Petrolioaren kontsumoa munduan
Otsailean, munduan petrolioaren kontsumoa egunean 100,9 milioi kupel izan zen (2017ko otsailean izandakoaren aldean, %1,7 igo zen).
Epealdi berean, Europar Batasunean %2,9 egin zuen gora kontsumoak, 14,4 Mbpd kantitatera iritsiz; Txinan %3,7 igo zen, eta 14,2 Mbpd kontsumitzera heldu zen eta AEBetan %4,1 igo zen, eta 20 Mbpd kopuruan kokatu zen.
Txinako kontsumoak gainditu egin zuen lehen aldiz Europako kontsumoak urtarrilean (13,87 Mbpd eta 13,48 Mbpd, hurrenez hurren).
Energiaren kontsumoa Espainian
Espainian, gas naturalaren kontsumoak %17,1 egin zuen gora otsailean, 2017ko hil horretan izandakoarekin alderatuta. 2018. urteko lehen bi hilabetean metatutako kontsumoak %3,1 egin zuen gora.
Elektrizitatearen kontsumoari dagokionez, gora egin zuen otsailean, %6,8, 2017ko otsailean izandakoaren aldean. 2018. urtean metatutako kontsumoa %2,1 igo zen, 2017an izandakoarekin alderatuta.
Espainian, errepideetan erregaien kontsumoak %6 egin zuen gora urtarrilean, 2017ko hil berean izandakoarekin konparatuta; gasolinen kontsumoa %5,4 igo zen eta gasolioena %6,1.
Azken 12 hilabetean metatutako kontsumoak %2,6 egin zuen gora, aurreko epealdi beraren aldean, (%2,5 igo zen gasolinena eta %2,6 gasolioena).
Bestetik, hegazkinetan erabiltzen den kerosenoen kontsumoak %1,3 egin zuen gora urtarrilean, eta azken 12 hilabetean izandako kontsumo metatua %7,9 igo zen, aurreko epealdi berarekin erkatuta.
Iturriak: REE, CORES, Enagás, EEEk prestatua, AIE eta EIAren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2018eko otsaila

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 65,4$ (53 €) izan zen otsailean. Urtebetean prezioak %17,9 egin zuen gora (%1,6 eurotan).
Elektrizitatearen prezioa
OMIE eguneroko merkatuan, Espainian, elektrizitatearen prezioa 54,9 €/MWh izan zen otsailean; duela urtebete zegoenaren aldean, %6,1 egin zuen gora.
Gas naturalaren prezioa
Alemanian, inportazioaren batez besteko prezioa 18,3 €/MWh izan zen urtarrilean, eta %3,2 igo zen, 2017ko hil berean izandakoarekin erkatuta. Otsailean, EGIX-en batez besteko prezioa 18,6 €/MWh izan zen (2017ko otsailean izandakoarekin alderatuta, %4,8 jaitsi zen).
Spot merkatuetan, otsailean, Henry Hub-en prezioa 9,1 €/MWh izatera iritsi zen eta Japonian 30,1 €/MWh, (2017ko hil horretan izandakoaren aldean, -%6,3 eta +%6,8 egin zuten behera eta gora, hurrenez hurren).
Erregaien prezioa
EAEn, otsailean, gasolioaren prezioa 1,13 €/l izan zen (urtebetean %1,4 igo da), eta gasolinarena 1,22 €/l (urtebetean %0,7 egin du behera).
CO2-aren prezioa
CO2-aren EUA baimenaren etorkizuneko prezioa 9,6 €/t izan zen otsailean, eta urtebete lehenago izandakoarekin konparatuta, %87 igo da.
Iturriak: EEEk prestatua, OMIE, CESUR, Powernext, Japoniako Industria Ministerioa eta BAFAren datuetan oinarrituta

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2018eko otsaila

 

Energiaren kontsumoa Espanian

2018eko otsaila

 

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2018eko otsaila

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009

//