Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %1,8 egin zuen gora martxoan, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %0,7 igo zen, hirugarren sektorean edo zerbitzuetan %1,3 eta etxekoan, berriz, %6 jaitsi zen.
2018ko martxora arte metatutako kontsumoak %1,1 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %1,7 jaitsi zen, zerbitzu arloan %0,5 igo zen eta industrian, ordea, %0,2 egin zuen behera.
Lehen hiruhileko honetan, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: zementua (+%9,5), kautxuzko eratorriak (+%8,6), beiragintza (+%8,8) eta automobilen langintza (+%6,1); behera egin dutenak, aldiz, ontzigintza (-%51,4), papera eta kartoia (-%5,3) eta siderurgia eta galdagintza (-%2,5).
Gas naturala
Martxoan, gas naturalaren guztizko kontsumoak %1,5 egin zuen gora, 2017ko martxoan izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %68 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %7,3 igo zen.
2018ko lehen hiruhilekoan metatutako kontsumoak %0,8 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (-%48 CCTT-n eta +%6,5 gainerako sektoreetan).
Erregaiak garraioan
Otsailean, garraioan erregaien kontsumoak %10,8 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta. Lehen 2 hilabetean metatutako kontsumoa %10,3 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %5,8 egin zuen gora eta A gasolioarenak %10,7.
Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.