Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %2,4 egin zuen gora apirilean, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %4,4 jaitsi zen, hirugarren sektorean edo zerbitzuetan, berriz, %5,9 igo zen eta etxekoan %27,1.
2018ko apirilera arte metatutako kontsumoak %1,4 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %1,4 igo zen, zerbitzu arloan %1,7 eta industrian, ordea, %1,4 egin zuen behera.
Apirilera arte, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: zementua (+%6,2), kautxuzko eratorriak (+%6,7), kimika (+%5,2) eta beiragintza (+%5,1); behera egin dutenak, aldiz, ontzigintza (-%53,5), papera eta kartoia (-%7,2) eta siderurgia eta galdagintza (-%3,1).
Gas naturala
Apirilean, gas naturalaren guztizko kontsumoak %8,3 egin zuen gora, 2017ko apirilean izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %38,7 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %14,1 igo zen.
Apirilera arte metatutako kontsumoak %2,4 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (- %46,2 CCTT-n eta +%8 gainerako sektoreetan).
Erregaiak garraioan
Martxoan, garraioan erregaien kontsumoak %3,3 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta.
Lehen 3 hilabetean metatutako kontsumoa %7,7 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %4,3 egin zuen gora eta A gasolioarenak %8.
Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta