Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 66,4$ (58,8 €) izan zen martxoan, urte hasierako igoera joerari helduz. 2018an 56$ arte murriztu ostean, prezioak %18 egin du gora 2019an.
Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 49 €/MWh izan zen martxoan, aurreko urtearekin alderatuz, %21,5 altuagoa.
Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 15,7 €/MWh izan zen martxoan; Espainian, MIBGASena 18 €/MWh-koa izan zen; eta Alemaniako EGIX M+1aren martxoko prezioa 18,7€/MWh izan zen.
Nazioarteko merkatuetan, martxoan, Henry Hub deritzona, 10 €/MWh-ra iritsi zen, eta prezioa Japonian 25 €/MWh izan zen.
Erregaien prezioa
EAEn, gasolioaren eta gasolinen prezioek gora egin dute urte hasieratik. 2018ko abenduan gasolioaren prezioa 1,14€/l izan zen eta gasolinarena 1,19€/l; 2019ko martxoan, berriz, gasolioarena 1,26€/l izan da eta gasolinarena 1,30€/l.
CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenaren prezioa 21,9€/t izan da martxoan, 2018ko abenduko balio altua mantenduz.
Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.