Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko maiatza

Energia elektrikoa
Euskadin maiatzean kontsumitutako elektrizitatea  %7,8 murriztu da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %2,6 murriztu da. Eraikinen sektoreak bere horretan jarraitzen duen bitartean (+%0,2) industria sektoreak         7,4% murriztu du bere kontsumoa.

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoak %1,3 egin du gora eta zerbitzuen kontsumoa aldiz, %0,6 baino ez da murriztu.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %15,4 egin du behera, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %1,3 murriztu da. Azken honek, eraikuntza eta obra publikoen azpisektorean igoera nabarmena izan du  (%23,6) eta ibilgailuen sektoreak eta egurra eta kortxoarenak, %9,4 eta %5,7 egin dute behera besteak beste, baita gainontzeko sektoreek ere.
 

Gas naturala
Maiatzeko gas naturalaren guztizko kontsumoak %6,2 egin du gora aurreko urteko maiatzarekin alderatzen bada, baina urteko metatua %0,8 txikiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoa aurreko urteko maiatzekoa baino %48,6 handiagoa izan da eta gainerako sektoreek guztira %1,6 egin dute gora.


Erregaiak garraioan
2019ko apirilean, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %2,4 handiagoa izan da 2018ko apirilarekin alderatuta. Urteko metatua berriz %2 handiagoa izan da.

Epe berean, bai gasolinen, baita A gasolioaren kontsumoek %9,5 eta %1,6ko igoera izan dute hurrenez hurren.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko maiatza

Petroliaren kontsumoa munduan

2019ko maiatzean, munduko petrolioaren kontsumoak egunean 100 milioi kupel izaten jarraitzen du (2018ko maiatzean izandakoaren aldean, %1,1 murriztu delarik).

 

Epe berean, Txinak %3,4 hazi zuen bere kontsumoa 14Mbpd arte, AEBek %1,8 murriztu zuen 20Mbpd arte eta Europar Batasunak %0,8 jaitsi zuen 15 Mbpd arte.

 

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.


 

Gas naturalaren kontsumoa munduan

OCDEko herrialdeetan, 2019ko martxoan, 172 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urteko martxokoaren antzekoa izan zen. Aldiz, azken 12 hilabetekoen hilaren batez bestekoa 146bcm-tan mantendu zen.

 

OCDEko zonalde geografikoen arabera, kontsumoen aldaketak gorabeheratsuak izan ziren, aurreko urteko hilabete berberarekin erkatuta; izan ere, Amerikan %5,5 igotzen zen bitartean, Europan eta Asia-Ozeanian, %11,5 eta %2,7 jaitsi zen martxoko kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, lehengoan %3,1 handitu zen bitartean, beste bi zonaldeetan, gas naturalaren kontsumoak beherakada izan zuen (%2,6 eta %2,7 hurrenez hurren).

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko maiatza

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 70,5$ (63€) izan zen maiatzean, urte hasieratik emandako goranzko joera hautsiz.


Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 48,4€/MWh izan zen maiatzean, aurreko urtearekin alderatuz ia %12 baxuagoa.


Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 15,2 €/MWh izan zen maiatzean; Espainian, MIBGASena 14,6 €/MWh-koa izan zen; eta Alemaniako EGIX M+1aren maiatzeko prezioa 15,5€/MWh izan zen.

Nazioarteko merkatuetan, apirilean, Henry Hub deritzona, 9 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 15 €/MWh izan zen.


Erregaien prezioa
EAEn, gasolioaren eta gasolinen prezioek gora egin dute urte hasieratik. 2018ko abenduan gasolioaren prezioa 1,14€/l izan zen eta gasolinarena 1,19€/l; 2019ko maiatzean, berriz, gasolioarena 1,29€/l izan da eta gasolinarena 1,38€/l.


CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenaren prezioa 25,7€/t izan da maiatzean, 2018ko abenduko balio altua mantenduz.








Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko maiatza

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko martxoan, energia berriztagarrien parte hartze handia mantentzen da (%43), energia eolikoak gora egin duelarik (%23,4). Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%25) eta erregai fosilek (%32) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna murriztu da, otsailean %11 zena martxoan %4ra murriztu delarik.


Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoa Frantzian, aurreko urteako egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%67), erregai fosilek %10a asetzen dute eta berriztagarrien ekarpena %19ra iritsi da.


Alemania
Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%39), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%48); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%13).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza (%24) eta, maila apalagoan bada ere, gas naturalarena (%13).












Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko maiatza

Energia elektrikoa

Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %0,9 egin zuen behera maiatzean, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin alderatuta. 2019. urteko maiatzera arte metatutako kontsumoa %2,3 baxuagoa izan da aurreko urtekoarekin konparatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko maiatzean berriztagarrien partaidetza handia izan da %44, eolikoarena %25 izanik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%33) eta nuklearraren (%25) bitartez asetu da.

 

 

Gas naturala

2019ko maiatzean, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %16 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Igoera hau, zentral termikoetan izandako igoera esanguratsuagatik izan da (%84) eta baita gainerako kontsumoen gorakadagatik ere, (%1 alegia).

 

 

Erregaiak garraioan

Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera du 2014. urteaz geroztik eta apirilean %3ko igoera izan zuen, urteko metatua %1 izaki.

Erregai motaren arabera 2019ko apirilean, bai gasolinak zein A gasolioak gora egin zuten, (%9,2 eta %1,7 hurrenez hurren) aurreko urteko apirilarekin alderatzen bada.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko maiatza

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009