Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko azaroa

Energia elektrikoa
Euskadin azaroan kontsumitutako elektrizitatea  %6,2 jaitsi da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %2,4 murriztu da. Eraikinen sektoreak %2,8 egin du behera eta industriak  berriz, %8,9.

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoa %3,3 murriztu da eta zerbitzuena %2,5. Tren bidezko garraioak aldiz %19,6 igo du kontsumoa azaroan.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %7,6 egin du behera, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %9,7 murriztu da. Azken honen barruan gora egin dute  beira sektoreak, %5 eta ibilgailuen sorkuntza sektoreak %4,3. Aldiz gainontzeko sektore gehienak kontsumoa murriztu dute; burdinezkoa ez den metalurgia %52,8, zementu eta karearena %24,6 eta kautxo eta plastikoena %21,6.
 
Gas naturala
Azaroko gas naturalaren guztizko kontsumoak %15,6 egin du gora aurreko urteko azaroarekin alderatzen bada, eta urteko metatua %21,5 handiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoari dagokionez, 2018ko azaroakoa baino %87,7 handiagoa izan da, gainerako sektoreak egonkor mantendu dira (%0,2).

Erregaiak garraioan
2019ko urrian, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %3,1 murriztu zen aurreko urtekoarekin alderatuz eta urteko metatuak ere behera egin zuen (-%1,4).

Epe berean, A gasolioaren kontsumoak %4,2ko beherakada izan du eta gasolinek aldiz, %6,6 egin dute gora.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko azaroa

Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko azaroan, munduko petrolioaren kontsumoa egunean ia 102 milioi kupelekoa izan zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz %1 handiagoa.

 

Epe berean, Txinak %3,6 hazi zuen bere kontsumoa 14,8 Mbpd arte. AEBek %1,9 handitu zuen bere kontsumoa, 21 Mbpd gaindituz eta Europar Batasunak, bere kontsumoa mantendu zuen 14,9 Mbpd-tan.

 

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.

 

 

 

Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko irailean, 125 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urtekoarekin alderatuz %4,5 handiagoa izan zen. Azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 149 bcm izan zen.

 

OCDEko zonalde geografikoen arabera, aurreko urteko irailarekin erkatuta; Amerikan %4,4, Asia-Ozeanian %5,6 eta Europan %3,9 igo zen gas naturalaren kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %2,6 Europan %2,8 eta Asia-Ozeanian %3,8 hazi ziren, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko azaroa

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 62,7$ (56,8€) izan zen azaroan.

Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 42,2 €/MWh izan zen azaroan, aurreko urtearekin alderatuz %12,1 baxuagoa.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 14,4€/MWh izan zen azaroan; Espainiako MIBGASena 13,4 €/MWh-koa izan zen azaroan eta Alemaniako EGIX M+1arena 15,6€/MWh.

Nazioarteko merkatuetan, urrian, Henry Hub deritzona, 9 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 17  €/MWh-ra igo zen.

Erregaien prezioa
2019ko azaroko gasolioaren prezioa 1,25€/l izan zen Euskadin eta gasolinarena, berriz, 1,33 €/l-tan mantendu zen.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenak 24,3 €/t-ko balioa lortu zuen urrian.








Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko azaroa

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko irailean, energia berriztagarrien parte hartzea %32,6koa izan da, energia eolikoarena %18koa izan delarik. Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%23) eta erregai fosilek (%44) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna %3,2koa izan da irailean.

Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteko egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%71), erregai fosilek gora egin dute %10a asetu dutelarik eta berriztagarrien ekarpena %19koa izan da abuztuan.

Alemania
Alemaniako elektrizitate sorkuntzan,  berriztagarrien ekarpena %43koa izan da irailean, erregai fosilen bidezko sorkuntza %44koa eta nuklearraren partaidetza  %13koa.

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza irailean %30 izan zela eta maila apalagoan bada ere, gas naturalarena %15 .












Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko azaroa

Energia elektrikoa
Espainian urrian, elektrizitatearen kontsumoak 2018ko urrian izandakoaren maila bera mantendu zuen, aldiz urteko metatua %1,7 baxuagoa izan zen.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko urrian berriztagarrien partaidetza %51ra iritsi da, sorkuntza eolikoak %34a asetu duelarik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%33) eta nuklearraren (%16) bitartez asetu da.


Gas naturala
2019ko azaroan, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %4,1 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Zentral termikoen kontsumoa aurreko urteko azarokoa baino %18,6 altuagoa izan da, gainerako kontsumoak mantendu direlarik (%0,2).


Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera izan du 2014. urteaz geroztik. Urrian kontsumoak %2,2 egin zuen gora aurreko urteko hilabetearekin alderatuz eta urteko metatuak berriz %0,9.

Erregai motaren arabera 2019ko urrian, gasolina kontsumoak %6,6 egin du gora aurreko urteko hilabetearekin alderatuz eta  A gasolioak %1,2.








Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2019ko azaroa

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko azaroa

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.