Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).
2019ko azaroan, elektrizitatearen ekoizpena ondokoa izan zen:
- Berriztagarriak: %50 (eolikoa %33).
- Nuklearra: %15.
- Fosila: %35 (ikatza %3).
Azken 12 hilabeteetako batez besteko sorkuntza 21.947 GWh izan da Espainian.
Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteko egitura mantentzen du.
2019ko azaroan, elektrizitatearen ekoizpena ondokoa izan zen:
- Berriztagarriak: %24.
- Nuklearra: %62.
- Fosila: %14.
Azken 12 hilabeteetako batez besteko sorkuntza 46.022 GWh izan da Frantzian.
Alemania
Alemaniako elektrizitate sorkuntzan, azpimarratzekoa da erregai fosilen parte- hartzea.
2019ko azaroan, elektrizitatearen ekoizpena ondokoa izan zen:
- Berriztagarriak: %33.
- Nuklearra: %13.
- Fosila: %54 (ikatza %29 eta gas naturala %15).
Azken 12 hilabeteetako batez besteko sorkuntza 49.001 GWh izan da Alemanian.
Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.