Évènements et Actualités

Ziklo konbinatua

Ziklo konbinatua

You have an old version of Adobe's Flash Player. Get the latest Flash player.

Sarrera

Teknologia aurreratuena darabilten zentral termikoak ziklo konbinatukoak dira, erregai modura gas naturala erabiltzen dute elektrizitatea sortzeko, beste erregai fosil poluitzaile batzuk, esaterako, ikatza eta fuel-olioa ordeztuz. Errendimenduaren eta ingurumenaren ikuspuntutik, ziklo konbinatuak hainbat abantaila ditu.

Abantailak

Gero eta energia gehiago kontsumitzen da. Etxetresna elektriko berriak, mikrouhinak, aire girotua... Gure bizimodua dela eta, urtez urte elektrizitate-eskariak gora egiten du, gure energia-premiak ase nahi baitugu.

Horretarako, ziklo konbinatuak irtenbide egokia eskaintzen du; izan ere, garapen jasangarrirako bide ematen du eta gure gizartearentzat ezinbestekoa den elektrizitatea ekoizten du, kostu ekologiko txikiagorekin eta berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen murrizketa nabarmenarekin, orain arte erabili diren erregaien aldean, adibidez, ikatza eta fuel-olioa.

Emisioen murrizketa

  • CO2-ren emisioen %50
  • SO2-ren emisioen %100
  • NOx-ren emisioen %80

Kokagunea

Gas natural bidezko ziklo konbinatuko zentral baten instalazioak zentral termiko konbentzionalarenak baino toki gutxiago behar du. Beraz, ikus-inpaktua askoz txikiagoa da.

Instalaciones de una central de ciclo combinado con gas natural

  • Elektrizitatea ekoizteko gas- eta lurrun-turbinen kokagunea zentral elektriko batean.
  • Sarera konektatzeko azpiestazio elektrikoa.
  • Zentral elektrikoak ura behar du hozteko. Ur-hartune batek behar den ur-kopuru zehatza hartzen du, eta erabili ondoren, zegoen moduan isurtzen da itsasora beste toki batetik. Honetaz informazio gehiagorako: www.bahiasdebizkaia.com

Eraikuntza

Zentralaren eraikuntza, 30 hilabete inguru soil-soilik, mekano baten antzekoa da; izan ere, arian-arian muntatzen diren hainbat moduluz osatuta dago.

Funtzionamendua

Zentralaren barruan ziklo konbinatuak bi aldiz lortzen du elektrizitatea ekoiztea. Batetik, gas naturalaren errekuntzaren bidez dagokion turbinan, eta bestetik, ur-lurrunaren bitartez lurrun-turbinan. Hori dela medio, errendimendu handia lortzen da.

  • Gas naturala

    Gas naturalaren zikloan gasaren errekuntzak tenperatura handiko gasak sortzen ditu. Gas hauek gas-turbinaren helizeak birarazten dituzte. Turbina hau sorgailu elektrikora konektatuta dagoenez gero, errotazioaren ondorioz elektrizitatea sortzen du sorgailuak.

  • Vapor de agua

    Los gases generados en el ciclo de gas salen a 600ºC y se aprovechan para calentar agua en la caldera de recuperación y producir vapor. Éste se canaliza a la turbina de forma que mueve sus hélices generando nuevamente energía eléctrica.

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.