Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Garraiorako erregai alternatiboak

Garraio-sektorerako araudian bildutako energia alternatiboak honako hauek dira: elektrizitatea, gas naturala (konprimatua edo likidotua), petrolioaren gas likidotua, hidrogenoa eta bioerregaiak.

Elektrizitatea

Motor elektriko batek erabat edo partzialki propultsatutako ibilgailuari deitzen zaio ibilgailu elektrikoa. Baterietan gordetako energia kimikoa erabiltzen du motorrak, eta bateriak birkargatu egiten dira energia elektrikoko kanpo-iturri batean. Legeriaren arabera, ibilgailu elektrikoak dira, soil-soilik, bateria horiek elikatzeko birkarga-puntu bat behar duten ibilgailuak. Hortaz, hibrido ez-entxufagarriak ez dira ibilgailu elektrikotzat jotzen.

Teknologiak

Gaur egun, ibilgailu elektrikoen hiru teknologia nagusi daude merkatuan:

  • - Bateriako ibilgailu elektriko purua (BEV - battery electric vehicle):

    Motor elektriko batek erabat propultsatutako ibilgailua, sare elektrikoari konektatutako korronte-hargune baten bitartez birkargatzen diren bateriek elikatua. Ibilgailuko baterien kapazitateak mugatzen du haren autonomia, eta, gaur egun, autonomia hori 150 eta 400 km bitartekoa da normalean, automobilen artean.
  • - Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (EREV - extended-range electric vehicle):

    Ibilgailu elektriko entxufagarria, errekuntza-motor txiki bat ere badaramana, bateriak birkargatzeko sorgailuari eragiteko. Propultsioa elektrikoa da erabat, baina bateriak errekuntza-sistema osagarriaz birkargatzen dira. Gutxi gorabehera 80 km-ko autonomia eskaintzen du motor generadoreari eragin gabe.
  • - Ibilgailu hibrido entxufagarria (PHEV - plug-in hybrid electric vehicle):

    Propultsio elektrikoa eta ohiko propultsioa uztartzen dituen ibilgailua. Saretik lortutako eta baterietan biltegiratutako energiatik lortzen du propultsio elektrikoa. Autonomia elektriko handiagoa du hibrido ez-entxufagarri konbentzionalek baino, eta, horri esker, emisio kopuru nabarmen txikiagoa sortzen du oro har. 15-50 km bitarteko autonomia eskaintzen du, modu guztiz elektrikoan.
  • Ibilgailu elektrikoak lagundu egiten du garraioaren energia dibertsifikatzeko bidean, eta, bide batez, erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten du.
  • Sare elektrikoaren kudeaketa adimenduna errazten du: kontsumo elektrikoaren kurba berdintzen du gaueko birkargari esker, eta energia berriztagarrien integrazioa errazten du.
  • Eta hirietako toki-kutsadura eta zarata ere murrizten du.
Carga rápida Vehículo eléctrico

Birkarga

Birkargatzeko azpiegiturari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako ibilgailuek “lo egiten duten” garajean egiten dituztela kargen % 90-95, gauean bereziki, elektrizitate-eskaria txikiagoa delako. Hortaz, azpiegitura publikoa azpiegitura lagungarria da, gainerako % 5-10a estaltzeko bakarrik erabili behar dutelako.

Helbide partikularretan eta enpresetan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera dago, 3,7tik 22 kW-ra bitarteko potentzia duten birkarga-puntuetan. Oro har, instalazioaren potentzia zenbat eta handiagoa izan, kargaren iraupena orduan eta txikiagoa izango da.

Nabarmentzekoa da EAEk garaje kolektiboetako instalazio nagusiak sustatzearen alde egiten duela, EEEren garraio eta mugikortasun efizienterako laguntza-programaren bitartez, horrelako proiektuei % 100eko laguntza ematen diena.

Birkarga-puntu pribatu bat instalatzeko behar diren baimenei dagokienez, azpimarratzekoa da, jabetza horizontaleko legeari jarraikiz, erakinaren aparkalekuan erabilera pribaturako ibilgailu elektrikoen birkarga-puntu bat instalatzeko baldintza bakarra erkidegoari aldez aurretik jakinaraztea dela, betiere garaje-plaza indibidual batean kokatu behar bada.

Tipos de recarga Conexión Tipo Duración*
Recarga lenta CA Monofásica Encufe doméstco 18 h.
Recarga normal CA Monofásica Garajes 5-10 h.
Recarga semi-rápida CA Trifásica Párking rotación, vía pública 2-5 h.
Recarga rápida CC EESS, flotas privadas 30-40 min.**
Recarga ultrarápida CC EESS 5 min.

(*) 40 kWh-ko batería baterako kalkulatutako birkarga-denborak.

(**) Bateriaren kapazitatearen % 80raino, birkarga lastertzat hartzen da.

GAS NATURALA (GNK/GNL)

Gas naturala (GN), nagusiki metanoa duen hidrokarburo bat da. Erregai fosila da, baina iturri berriztagarriak sartzeko ahalmen handia dauka.

Gas naturalaren kasuan, gas natural konprimaturako (GNK) gas-zerbitzuguneak eta gas natural likidotua (GNL) hornitzen dutenak bereizi behar dira, azken horiek, bereziki, merkantzien garraio astunean erabiltzen direlarik. Mota bateko instalazioa jartzeak ez dakar beste motako instalazioa jarri beharra.Teknologiak

Teknologiak

  • Gas Naturala eta mugikortasun elektrikoa elkarren osagarri dira.
  • Gaur egun, Gas Naturala dieselaren alternatiba bakarra da garraio astunean, eta erregai horrekin lehian dabil kostuen alorrean.
  • Gas Naturalaren bektore energetikoak ahalmen handia dauka berriztagarrien alorrean, biometanoa ez ezik, power-to-gas prozesuetan sortuko diren elektrizitate berriztagarriko soberakinak aprobetxatuko dituelako.

EAEn, GNK eta GNL gas-zerbitzuguneak antzeko erritmoan zabaltzen ari direla esan dezakegu.

Floten kasuan, ohikoa da beren instalazioetan gas naturaleko hornigailu bat instalatzea.

Mapa GNL

PETROLIOREN GAS LIKIDOTUA / PGL / AUTOGASA

Bifuel-ibilgailuak direnez, gasolinaz zein PGLaz funtzionatzen dute. EAEko 30 erregai-zerbitzugune baino gehiagotan hornitzen dute PGL. Ekimen pribatua bultzatzen ari da erregai alternatibo hori hornitzeko azpiegitura.

BIOERREGAIAK (BIOETANOLA ETA BIODESELA)

Kontzentrazio handiko (% 85) bioetanola jadanik ez da erabiltzen automobiletan. Halaber, % 30eko biodiesela gero eta gutxiago erabiltzen da. Eta dagoeneko ez da erabiltzen hidrokarburoen gaineko zergaren salbuespena kendu dutelako, eta, horren ondorioz, ekonomikoki lehiakorra ez delako.
Europako Zuzentarauak agintzen duenez, gasolina komertzialek % 5eko etanola eduki behar dute gutxienez, eta gasolio komertzialek, berriz, % 7ko biodiesela gutxienez.

Beheko taulan, energia alternatibo bakoitzaren alde onak eta txarrak laburbildu dira:

Ibilgailu mota Alde onak Alde txarrak
Elektriko purua
  • Tokian-tokian ez du kutsagarririk botatzen.
  • BEGen emisio garbi urriak
  • Zarata-emisio txikia.
  • Jatorri berriztagarria neurri batean.
  • Jarduerako (1-2€/100 km) eta mantentzeko kostu txikiak.
  • 400 km-ko gehieneko autonomia gutxi gorabehera, horrek erabilera jakin batzuetarako baldintzatzen duelarik.
  • Hasierako inbertsio handia.
  • Gauean kargatzeko puntu bat eduki beharra ibilgailu bakoitzarentzat.
Hibrido entxufagarria
  • Ibilgailu elektrikoa baino autonomia total (gasolina+elektrizitatea) handiagoa.
  • Autonomia txikiagoa modu elektrikoan, kargatze elektrikoko ahalmen txikia.
Gas naturala
  • Kostu txikiagoak gasolinaren eta gasolioaren aldean.
  • Petroliotik aparteko jatorria.
  • Kutsagarrien emisio txikiagoak gasolioaren eta gasolinaren aldean.
  • Bi-fuel ibilgailuak, gasolinarekin bateragarriak.
  • Erregai fosila da.
  • Erregai-zerbitzuen urritasuna (prozesuan)
PGL edo Autogasa
  • Kostu txikiagoak gasolinaren eta gasolioaren aldean.
  • Bi-fuel ibilgailuak, gasolinarekin bateragarriak.
  • Kutsagarrien emisio txikiagoak gasolioaren eta gasolinaren aldean.
  • Epe ertainean ibilbide mugatua duela uste da, petrolioaren deribatua delako.
  • Erregai-zerbitzuguneen kopuru urria.
Bioerregaiak
  • Energia berriztagarria.
  • Berotegi-efektuko gasen emisio gutxiago.
  • Km bakoitzeko kostua handiagoa da ohiko erregaien aldean.
  • Erregai-zerbitzuguneen kopuru urria.
  • Bioerregaien produkzioa lehian dabil erregaien produkzioarekin.
Hidrógenoa
  • Tokian-tokian ez du kutsagarririk botatzen.
  • Berriztagarria izan daiteke.
  • Teknologia ez da komertziala, kostuak oso handiak direlako.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.