Jardunaldiak eta albisteak

Gas naturala

Jatorri fosila duen energia natural bat da. Bere ezaugarriak eta emisioen maila txikia kontuan izanda, ikatza eta petrolioa –eta haren deribatuak– baino iturri garbiagotzat jotzen da, eta zuzenean ordezten ditu beste bi iturri horiek. Funtsezko energia da gero eta gehiago energia berriztagarrietan oinarritutako eredu baterako trantsizioan.

Alde onak

Ventajas

  • Euskadin oso zabalduta dago gas naturalaren erabilera industrian eta etxeko erabilerarako.
  • Energia fosilen arteko garbiena da, nabarmen murrizten baititu CO2-aren eta NOx-aren emisioak petrolioarekin eta ikatzarekin alderatuta. Zuzenean ordezten ditu azken bi horiek eta, horrenbestez, energia berriztagarrietako trantsizio-energiatzat jotzen da.
  • Erauzteko teknologia oso landuta dago, eta berme tekniko eta ingurumen-berme guztiak eskaintzen ditu.
  • Ez du hondakin astunik sortzen.
  • Erabilera oso malgukoa da eta aprobetxamendu handikoa, ikatzaren eta petrolioaren erabileraren bidez pentsaezinak diren energia-efizientzia handiko teknologien aplikazioa ahalbidetzen duelako.
  • Baliabide kantitate handia dago merkatuan.

Alde txarrak

  • Berriztagarria ez denez, emisioak ditu.
  • Beste iturri fosil batzuk bezala, hirugarren herrialdeetatik inportatu behar da, betiere toki-baliabidea ikertzen edo aprobetxatzen ez bada.
  • Azpiegitura handiak behar dira baliabidea biltegiratzeko.