Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia eolikoa

Energia eolikoak haizean bilduta dagoen energia aprobetxatzen du, aerosorgailuen bitartez energia mekanikoa eta elektrikoa sortzeko. Eguzkitik eratorritako energia da, izan ere, eguzkiak atmosferako aire-masetan sortzen duen tenperatura-diferentziak haizea sortzen baitu, eta beraz iturri etengabea eta agortezina da.

Energia eolikoa berriztagarrien artean liderra da, eta hedapen handienetakoa lortu duen energia berriztagarrietako bat da, batez ere ingurumen-inpaktu txikia duelako eta kostuak pixkanaka murriztu egin direlako, eta horren ondorioz gaur egun energia garbia, lehiakorra eta ekonomikoki bideragarria da.

Ventajas de la energía eólica

ALDE ONAK

  • Energia seguru, garbi eta berriztagarria da.
  • Berotegi-efektua eragiten duen gasik (CO2, SO2, NOx) ez du emititzen.
  • Bere instalazioa lurzoruaren beste erabilera batzuekin bateragarria da.
  • Energia konbentzionalek baino onura sozial handiagoak ditu.
  • Etekin ekonomikoa, hura instalatzen den udalerrientzat.
  • Eragin positiboak eskualde-garapenean eta enpleguan.
  • Autohornidurari eta hornidura elektrikoaren segurtasunaren hobekuntzari laguntzen die .

ALDE TXARRAK

  • Haizearen ez-jarraitutasuna.
  • Nolabaiteko inpaktu bisuala, paisaiaren aldaketa dakarrelako.
  • Zarata-efektuak parkearen ingurunean.
 

ITSAS PARKEAK

Itsas parke eolikoak (offshore) errealitate bat dira Europa iparraldeko uretan. Turbina hauek multimegawatt potentzia dute, eta, beraz elektrizitatea sortzeko ahalmena biderkatu egiten da lurrekoekin konparatuta. Energia eoliko flotatzailea ur sakonetan, adibidez, euskal kostaldeko uretan, errealitate bat izateko ikerketaren liderra da Euskadi. Enpresa teknologikoek I+G proiektuak garatzen dituzte alor honetan, eta aurreikusita dago euren prototipoak Armintzako kostaldearen aurrean kokatuta dauden BiMEPen itsas zabaleko ikerketa-instalazioetan probatzea.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.